angle-left LHko Nafarroako 15 ikasle Italia, Malta, Frantzia eta Alemaniara abiatuko dira enpresetan praktikak egitera

2021-2022 ikasturtean atzerrian formazio egonaldiak egingo dituzten lehen ikasleak dira

2021/09/10

Asteburuan Lanbide Heziketako praktikak egitera atzerrira abiatuko diren ikasleak.

Nafarroako Lanbide Heziketako talde berri bat, 15 ikaslez osatua, asteburu honetan Europako beraien helmugetara abiatuko da bertako enpresetan lan praktikak egiteko. 21/22 ikasturtean atzerrian LH-ko praktikak egingo dituzten lehen ikasleak dira. 

Taldea Lhko titulua eskuratu duten Erdi Mailako lau ikasle eta Goi Mailako 11 ikasle daude. Alemania, Italia, Malta eta Frantzian egingo dituzte egonaldiak. 

Honakoek osatzen dute ikasle taldea: 

Maltara joango dira Kevin Gualpa Fernández (Administrazio eta Finantzak, goi maila), Gisela Galego Márquez (Bidaia Agentzien eta Ekitaldien Kudeaketa, goi maila), Susana González Munuera (Menpekotasun Egoeran dauden pertsonei arreta, erdi maila) eta Leyre Martínez Royo, (Osasun Larrialdiak, erdi maila). Pays de Nay-ra, Frantziara, joango da Mireia Golvano Ripa ( Produktu Grafiko Interaktiboan Arreta, erdi maila). Turinera, Italiara, Delia Margoth Catota Guangaje (Sukaldaritzako Zuzendaritza, goi maila), Haizea Erro Pérez (Gizarte Integrazioa, goi maila), Naiara Merino Carlos (Energia Berriztagarriak, goi maila), Leyre Muñoz Álvarez (Haur Hezkuntza, goi maila), Oskia Tollar Herrera (Haur Hezkuntza, goi maila), Irati Serrano Suescun (Menpekotasun Egoeran dauden pertsonei arreta, erdi maila), Ainhoa Cabodevilla Amadoz (Energia Berriztagarriak, goi maila) eta Andrea Izurdiaga Urdapilleta (Haur Hezkuntza, goi maila). Paduara, Italiara, joango da Miguel Ándres Torres Millán (Ekoizpen Agroekologikoa, goi maila), eta Hamburgora (Alemaniara) Marta Villanueva Zardoya (Estetika Integrala eta Ongizatea, goi maila). 

Horiek 2021ean Lanbide Heziketako praktikak egitera joango diren ikasleen laugarren taldea da, eta 2021-2022 ikasturteko aurrena. 

11 ikaslek osatutako talde bat joan den urtarrilean abiatu zen Alemaniara, Frantziara eta Maltara. Urtarrilean Portugalera joan behar zuen beste ikasle talde batek apirilean atzeratu behar izan zuen irteera eta ekainean itzuli ziren Nafarroara. Gauza bera gertatu zen prestakuntzako bekak pertsonalki autokudeatu eta joan den ekainean itzuli ziren sei ikasleekin. Orain abiatuko den taldeko ikasle batek ere Europako enpresa batean prestakuntza beka autogestionatu du. Gainera, erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Nafarroako beste hamabi ikasle maiatzean abiatu ziren beren helmugetara. Halaber, Irunberriko Kirol Jardueretako hamabost ikaslek hamabost eguneko prestakuntza-egonaldia egin zuten Frantzian.