angle-left Stay at Home with CNAI” on-line prestakuntza telematikoko baliabidea, ikastetxe publikoetako Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat

2020/04/24

Covid-19ren pandemiaren ondoriozko krisia dela eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak “Stay at Home with CNAI” doako teleprestakuntzako ingeleseko baliabidea jarri du martxan. Ikastetxe publikoetako Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta ikasle horiei laguntza eta errefortzua ematea du helburu, 2020ko apirilaren 27tik ekainaren 19ra bitartean.

 

Baliabide hori klase birtualeko saio batean egituratzen da, astean ordubete irauten duena bere irakasle esleituarekin. Saio horrek, gainera, sortzen zaizkion zalantzak argituko ditu, Microsoft Teams "Chat" tresna erabiliz.

 

Helburua da Batxilergoko 2. mailako ikasleei klase birtualen bidez laguntzea, HHTBra aurkeztu ala ez, ingelesaren inguruan dituzten behar espezifikoetan.

 

Mesedez, bidali informazio hau zuen ikastetxeetako Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiei. Izena emateko, nahikoa da esteka honetan klik egitea

 

Irakasleak interesa duten ikasleekin harremanetan jarriko dira taldea, ordua eta eguna proposatzeko.

 

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan CNAIrekin (www.cnai.es) helbide honen bidez: cnaiccursos@cnai.es

Kontaktua: CNAI
Mezu elektronikoak: cnaicursos@cnai.es
Telefonoa:948207343