angle-left Osasun eta Hezkuntza Departamentuek laneko arriskuen prebentzioaren curriculuma garatzeko lan egingo dute

Bi departamentuek osasuna sustatzeko arloan jorratuko dituzten ekintza-ildoetako bat da

2024/02/14

sasun Sailak eta Hezkuntza Sailak, Osasunaren Sustapena garatzeko eta eskola-esparruan prebentzioaren kultura sustatzeko lankidetza-hitzarmenaren Jarraipenerako Batzorde Mistoaren bidez (iaz sinatu zen), lankidetza-konpromisoa berretsi dute eta 2024. urterako lan-plan berria onartu dute.

 

Hezkuntzaren esparruan osasuna sustatzeak lagundu egiten du haurrek eta gazteek bizimodu osasuntsuagoa izan dezaten eta beren burua zaintzeko ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta portaerak hobetu ditzaten, Osasunaren eta Hezkuntzaren arteko lankidetza-esparruaren helburu nagusian deskribatzen den bezala.

 

Aurten, jarduera-ildoak 2023an onartutakoen jarraipena dira. Hauek dira: Hezkidetza Planaren lankidetza eta jarraipena sexualitatearen eta tratu onaren ardatzean, eta transexualitate-protokoloa garatzea; osasuna sustatzen duten eskolen sarea eta ikastetxeetan frutak, barazkiak eta esnea banatzea; irakasleen prestakuntza; ikastetxeetako ahultasun-adierazleen definizioa; elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzea ikastetxeetan.

 

Horrez gain, laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako lan-ildoa ere nabarmentzen da. Horren helburuak dira, besteak beste, enplegagarritasun-modulu berrian laneko arriskuen prebentziorako curriculum-garapena eta Lanbide Heziketako irakaskuntzetan ikasleen prestakuntza sustatzea laneko arriskuen prebentzioaren eta prebentzioaren arloan. Laneko arriskuei aurrea hartzeko modulua nahitaezkoa da ikasleak enpresako prestakuntzan edo Lanbide Heziketa Dualean sartu aurretik.

 

Ekintza horietan parte hartu duten zuzendari nagusiek, kudeatzaileek, zerbitzuburuek eta taldeek parte hartu duten bileran, 2023ko Plan Operatiboa ere bete da. Nabarmentzekoa da lankidetza-esparru bateratua izateak duen garrantzia, lantalde tekniko berriak sortzeko aukera eman baitu (besteak beste, laneko arriskuen prebentzioa eta eskoletako jantokiena), baita balorazio orokor positiboa ere.

 

Lankidetza-hitzarmena

 

Lankidetza-hitzarmena iaz sinatu zuten Osasun Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzak, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak eta Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak. Akordioan bi departmentuen artean beharrezkoak diren informazio, lankidetza eta koordinazio mekanismoak ezartzen dira, Nafarroako Gobernuan dauden baliabideen erabilera optimizatzeko eta Foru Komunitateko ikastetxe guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko hezkuntza jarduerak bateratzeko. Horretarako, Osasuna Sustatzen duten Eskolen Sarearen bidez, erraztasunak emanen zaizkie ikastetxeei osasunaren sustatzaile gisa jarduteko.

Osasun Sailaren eta Hezkuntza Sailaren arteko proiektu dinamikoa da, lankidetzan oinarritua, eta berrikuntza pedagogikoa sustatzeko, parte hartzen duten eta onura jasotzen duten pertsona guztien osasuna sustatzeko gai dena, batez ere, ikasleak, irakasleak, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak, ikasleen gurasoak eta legezko tutoreak, baita erkidegoko beste erakunde batzuk ere, hala nola osasun-zentroak eta toki-erakundeak.

Akordioak batzorde mistoa sortzea ezartzen zuen, akordio honen ondoriozko jarduketak zuzendu eta gainbegiratuko zituena, eta ekintza ildoetan proposaturiko jarduketak betetzen ziren ebaluatuko zuena. Batzorde Mistoak gaur egun martxan dauden lan-taldeen eta horretarako sortzen diren beste batzuen bidez sustatzen ditu ekintza-ildoak.