angle-left San Adrian eta Peralta gehitu zaizkie Lanbide Heziketa planari

San Adriango eta Peraltako hezkuntza komunitatea eskualdeko enpresa eta erakundeekin elkartu da EGA Institutuan, Lanbide Heziketa planak eskualdean duen eraginaz aritzeko eta elkarbanatzeko.

2017/10/24

San Adriango Ega insitutuan egindako aurkezpenaren une bat

 

San Adriango Ega insitutuan elkartu dira San Adrian, Peralta eta inguruko enpresa ordezkariak, erakunde ordezkariak eta gainerako herritarrak Hezkuntza Departamenduak sustatutako Lanbide Heziketa plan estrategikoaz aritzeko eta ekarpenak egiteko. Planean Garapen ekonomikoa, Eskubide sozialak eta Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa departamenduek ere esku hartzen dute.

 

Lanbide Heziketaren eskaintza egokia garatzeko asmoz, inguruko beharrizan ekonomikoei erantzuteko gai dena eta baita herritarren nahian asebeteko dituena, Lanbide Heziketa 2017-2020 plana aurkeztu dute gaur Erribera alde horretan, eragile ekonomiko, sozial eta hezkuntza arloko ordezkari askoren aurrean.

Planaren oinarri teorikoak azaldu dituzte eta baita plana garatzeko prozedura teknikoak, Nafarroko Lanbide Heziketaren egoeraren inguruko ikuspegia eta San Adrian-Peralta gunearen inguruko egoera zehatza. Izan ere, planak aintzat hartzen du lekuan lekuko egoera ekonomikoa eta eskualdearen garapenean eragiteko helburuak, ekintzak eta indikatzaileak.

Ondoren lan saio parte-hartzailea egin da, plana ontzeko ekarpenak jasotzeko asmoz eta administrazioak, industria elkarteek eta enpresek nahiz sindikatuek beharrezko elkarlanari ekiteko planaren etorkizuneko garapena definitzeko eta diseinatzeko.

Eskualdeko egoeraren inguruko azterketaren inguruan, azpimarratzekoa da han ematen diren lanbide heziketa zikloetako batzuk duten laneratze maila altua, batez ere elikagaien industriarekin harremana duten zikloek.

Plana erakusketa publiko fasean dago eta kontsultagai dago Nafarroako Gobernuaren Gardentasun atarian.

Hurrengo aurkezpen publikoa Altsasun izango da, urriaren 26an, 16:00etan.