angle-left Santa Catalina ikastetxeak 2 hegazkin-konpainia sortu ditu

Lanbide Heziketako 2.mailako ikasleek antolatu dute “itxaropenera bidaia” txartelen salmenta

2018/10/08

Itxaropenera bidaia txartelak

Dohaintzak jasotzeko helburuarekin sortutako ekimena da eta irabaziak bi elkarteri emanen diote: Adano, minbiziarekin gaixo dauden umeen elkarteari batetik eta Nuevo Futuro, gazteei bizimodu hobea lortzen laguntzen dien elkarteari bestetik. Bi hegazkin txartel asmatu dituzte horretarako: turista klasekoa 0.50 eurotan eta lehen mailan bidaiatzekoa euro batean. Urriaren 4ean eta 5ean egin zuten salmenta. 

 

 

Administrazio zerbitzuetako 2.mailako ikasleek horretarako bi hegazkin-konpainia sortu dituzte, Itxaropenera bidaiatzeko biak ala biak:

 

  • Sky Airlines konpainiak Madril- Bogotá bidea egiten du, Nuevo Futurorentzat dira irabaziak eta lehen hezkuntzako familiei zuzendutako hegaldia da.
  • Star Flex konpainiak Bartzelona- Miami bidea egiten du eta Adano elkartearentzat dira irabaziak. Kasu honetan bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleentzat zuzendutako hegaldia.

 

Zeharka hainbat lan garatu behar izan dituzte ikasleek: konpainiaren txostena (deskribapen, izen eta logotipoarekin), txartelen eta kartelen diseinua, salmentaren antolakuntza, aireportua hornitu, fakturazio, segurtasun, haizeratze eta lur-hartze guneak eta maleten guneak diseinatu, elkarteen bideoak editatu, pertsonalak esan beharrekoaren gidoiak idatzi gaztelaniaz zein ingelesez.

Alegia, bezero guzien beharrezko artatzerako ingelesa erabili behar izan dute.