angle-left Sarrigurenek ikasturtea eta gela berriak estreinatu ditu

J.Lizarraga Ikastetxe Publikoak hiru gela eta biltegi berria ditu erabilgarri, eta urte amaieran Hermanas Úriz Pi zentroko sei gela berriak prest izango dira

2018/09/06

Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxean gela berriak estreinatu dituzte ikasturtearekin batera

Sarrigurengo ikastetxe publikoetako handitze lanetako lehen fase erabilgarri dago gaurtik, ikasturtearen lehenengo egunetik. J.Lizarraga IPak hiru gela eta biltegi berria ditu erabilgarri, eta urte amaieran, Hermana Úriz Pi IPko sei gela berriak prest izango dira.

Sarrigurengo ikastetxe publikoetan handitze lanetako bi ekintza burutzen ari da Hezkuntza departamentua. Gaur bi ikastetxeetako ikaslegoak lehen fasean amaitutako gela berriak estreinatuko ditu. Eta urte amaieran bigarren fasean aurreikusitako gelak erabiltzen hasteko moduan izango dira. Handitze lanak modu honetara burutu dira:

  • Lehenengo fasea, Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoko handitze lanei dagokie eta hauek, DD-3 lursailean egin dira, ikasgela eta soinketa gelaren arteko lekuan eraikinaren luzapena garatuz. Hala, hiru gela berri eta biltegia eraiki dira: geletariko bat beheko solairuan dago, hego-mendebalderantz kokatua, eskolako patiorantz, eta gainontzeko biak lehen solairuan. Handitutako guztizko azalera erabilgarria 238,75m2koa da. Oraingoz, eta bigarren fasea amaitu bitartean, bi ikastetxeetako ikasleek izango dute eremu berri hauek erabiltzeko aukera.

  • Bigarrengo fasean, Hermanas Úriz Pi Ikastetxe Publikoaren handitzea, Lehen Hezkuntzako lehen solairuari dagozkio eta bertan ziklo honetarako sei gela berri eraikiko dira, eta komunak irakasle zein ikasleentzat. Handitutako guztizko azalera erabilgarria 553,05m2koa da, eta eraikinari gainjarritako “txapela” modukoa da. Behin handitze lan hauek amaituta, Hermanas Úriz ikastetxeko ikasle zein irakasleek solairu berri honetako gelak erabili ahal izango dituzte eta hala lehen fasean sortutako gelak Joakin Lizarraga ikastetxeak erabiliko ditu.

Hermanas Uriz Pi Ikastetxe Publikoarekin lotutako bigarren faseko lanak erritmo onean ari dira burutzen eta urte amaierarako, neguko oporren bueltarako, erabilgarri izatea aurreikusita dago. Lanek 902.646,64 euroko, BEZ barne, adjudikazioa dute eta Rio Valle Construcción y Obra Pública, S.L enpresa ari da garatzen.

Gaurko egunez, lehenengo faseari, hots Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoko handitze lanei dagozkien lanen harrera partziala egin da eta hortaz, 2018/2019 ikasturtearen hasieratik erabilgarri daude hiru gela berriak.