angle-left Science Fair, atzerriko hizkuntzen zientzia-azoka, bihar Hezkuntza Departamentuan

18 ikastetxetako 31 taldek zientzia proiektuak aurkeztuko dizkiete publiko zabalari

2019/05/14

Hezkuntza Departamentuko atrio ezaguna Science Fair azokaren agerleku izanen da bihar. Zientzia azoka hau atzerriko hizkuntzen gaitasun linguistikoa lantzea du helburu eta, bide batez, metodo zientifikoarekin trebatzekoa. Foru Komunitateko 18 ikastetxetako 31 lan-taldek eman dute izena epai-mahaiaren aurrean euren zientzia-proiektua aurkezteko.

Eredu guztietako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 mailako zein Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek metodo zientifikoan oinarritutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Azoka 16:00etan hasiko da eta lehiaketako fasean 17:30ak ikasleek ,  proiektuak aurkeztuko dizkiete epai-mahai kideei. Une horretan, María Solana Arana Hezkuntzako kontseilariak eta Manu Ayerdi Olaizola lehendakariorde ekonomikoak azoka bisitatuko dute. 18:00etatik aurrera familiek, edo interesa duen edonork, aukera izango dute proiektuak ezagutzeko. Sari banaketa 19:00etan izango da.

Science Fair Nafarroako ikastetxeek atzerriko hizkuntzen irakaspenean zein STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) arloak sustatzeko egiten duten lanaren erakusleiho izanen da. Hala, lau ikaslerekin osatutako taldeek ingelesez, alemanez edo frantsesez aurkeztuko dituzte proiektuak. Ekimenak ikasle nafarren motibazioa landu nahi du ikasgeletan metodo zientifikoa erabiliz, hala nola, hezkuntzako metodologia berriak erabiliz, eskumen zientifiko-teknologikoak zein hizkuntzak bereganatuz eta, bereziki, ingelesez, frantsesez edota alemanez ahozkotasuna hobetuz.

Epai-mahaia talde bakoitzaren irizpide zientifikoak eta hizkuntza maila neurtuko duten kideek osatuko dute. Epai-mahaiko kideak, zehazki azoka honetarako hautatu dira eta zientzia eta hizkuntza arloko adituak dira (NUP, Planetarioa, Aditech…). Behin taldeak entzun eta baloratu ostean, eta otordu osasungarria hartu ostean, familiek eta interesa duen edonork azoka bisitatu ahal izango du, ikasleek euren irakasleen laguntzarekin azken asteotan prestatuko lanez gozatzeko.