angle-left Hezkuntzak unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko ikasketen ondoko bekak eskatzeko epea ireki du, milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu beka horietara

NAOn gaur argitaratutako deialdirako eskaerak azaroaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira

2023/10/10

Hezkuntza Departamentuak 2023/2024 ikasturterako beken deialdi orokorra argitaratu du gaur NAOn, unibertsitatez kanpoko graduondoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat. Zehazki, Departamentuak 1.034.104,00 euro bideratu ditu azaroaren 10era arte eskatu ahal izango den deialdirako.

Beka hauek jaso ahal izango dituzte Nafarroan erroldatuta dauden eta gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik Nafarroan bizi diren ikasleek, baldin eta oinarrizko, erdi eta goi mailako heziketa zikloak, batxilergoa, kirol irakaskuntzak, arte ikasketa profesionalak eta/edo goi mailakoak, goi mailako erlijio ikasketak edo hizkuntza ikasketak egiten badituzte hizkuntza eskola ofizialetan.

Bekek honako alderdi hauek hartuko dituzte: matrikula, hiriarteko garraioa, jantokia edo egoitza, eta premia ekonomiko larria duten familia unitateentzako aparteko laguntzak, edo ikasketa espedienteko laguntzak, goi mailako arte edo erlijio ikasketen kasuan.

Eskabidea telematikoki aurkeztu ahal izango da www.navarra.es webgunearen tramite fitxaren bidez. Fitxa horretara EDUCA, Cl@ve edo ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa erabiliz sartuko da. Gainera, paperean aurkeztu ahal izango da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Eman eta ukatutako beka eta laguntzen behin-behineko zerrenda Lanbide Heziketaren, Digitalizazioaren eta Hezkuntza Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da, eta www.navarra.es atarian argitaratuko da. Bekak kudeatzeko aplikazioan kontsulta daiteke.