Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak eskatzeko epea luzatzen da - Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak eskatzeko epea luzatzen da - Dpto
Dokumentazioa azaroaren 17ra arte aurkeztu ahal izango da
2022/10/17
Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdiorokorra, 2022-2023 ikasturterako, azaroaren 17ra arte luzatu da.
Bekak edo laguntzak honako ikasketa hauetarako eman daitezke: Lanbide Heziketa, oinarrizko, erdi eta goi mailakoa; Batxilergoa; kirol irakaskuntzak; arte ikasketa profesionalak; goi mailako arte irakaskuntzak; goi mailako ikasketa erlijiosoak eta hizkuntza ikasketak, hizkuntza eskola ofizialetan eginak.
Hezkuntza Ministerioaren laguntza osagarriak
Ikasketetarako beka eta laguntza hauek, Nafarroako Gobernuak 1.034.104 euro bideratzen dituelarik, Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak deitutakoen osagarri dira.
Beka edo laguntza eskatzen duten ikasleek Espainiako ikastetxe publikoetan, itunduetan, diruz lagundutakoetan edo pribatuetan egin beharko dituzte ikasketak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak edo dagokion autonomia-erkidegoak onartu eta baimenduak.
Beka edo laguntza hauek kontzeptu hauengatik eska daitezke: matrikula, hiriarteko garraioa, jantokia, egoitza, eta oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten kasu zehatzetan, laguntza bereziagatik eta espediente akademikoagatik ere lor daitezke bekak.
Eskaerak EDUCAren erabiltzailearekin edo beste kredentzial batzuekin egin daitezke, hala nola ziurtagiri digitalarekin, NAN elektronikoarekin edo Cl@ve-rekin.