angle-left Adin txikiko migratzaileen hezkuntza-bizikidetzarako ‘RASMIA’ proiektua aurkeztu du Hezkuntzak

Departamentuak bideo dokumental bat eta gida didaktiko bat helaraziko dizkie ikastetxeei, migrazioaren errealitatea ezagutarazteko eta ikasleak hari buruz sentsibilizatzeko

2021/03/12

Hezkuntza Departamentuak RASMIA, Nafarroako ikastetxe publikoetan adingabeko migratzaileei harrera positiboa egiteko jarrerak sustatzea helburu duen proiektua aurkeztu du gaur. Proiektuak ikasleak gai horren inguruan sentsibilizatzeko helburua du eta Lehen Hezkuntzako 5. Mailatik gorako ikasleei zuzendutako unitate didaktikoak banatuko dira. 

Aurkezpenean parte hartu dute María José Cortes Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Elkarbizitza Zerbitzuko zuzendariak; Carmen Remón Migrazio Politiken Zuzendaritza Orokorraren ordezkariak; Naiara Zubeldia SEI (kultura arteko zerbitzu sozio-hezitzailea) elkarteko ordezkariak; Francisco Javier San Juan “Transpirenaica” erakundearen ordezkariak; eta Lahcen Ben Abdessallam adin txikiko babesgabeak.

Proiektuaren izena “rasmia” adieratik dator, eta RAE-ren arabera “enpresa bat zabaldu eta mantentzeko adorea eta irmotasuna” bezala definitzen da; Nafarroan hitz hau oso erabilia da “lanerako adorea, irmotasuna, indarra edo borondatea” esanahiarekin”.

Ikus-entzunezko materiala

RASMIA 8 minutuko bideo dokumental batetik abiatzen da, bere zuzendaria David Serón gazte nafarra izanik; bertan, bi adin txikiko babesgabeek, Lahcen Ben Abdessallam eta Ignacio Gomes, Foru Komunitateko egunerokotasunean bizi dituzten xehetasunak kontatzen dituzte, euren jatorriaren eta bizi izan dituzten migrazio eta harrera esperientzien gainean. Horrekin batera, SEI eta “Transpirenaica Social Solidaria” elkarteek gizarteratze arloan egiten dituzten ekintzak azaltzen dira.

Bideo honekin batera ikasgeletan edukia lantzeko unitate didaktiko bat eransten da, “irakasgaietako edozeinetan saio batean edo bitan landu ahal den material bat da”, argitu du María José Cortesek.

Ekimen honek heziketa jarduera eta sozio-komunitarioa bateratzen ditu adin txikiko migratzaileen errealitatea ezagutzera emateko eta haiek ikasgeletan sartzea lortzeko helburuarekin. Proiektuak Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Elkarbizitza Zerbitzuaren eta adin txikiko hauek babesteko lanean jarduten diren SEI eta “Transpirenaica Social Solidaria” Elkarteak bezalako entitateen parte hartzearekin kontatzen du. Elkarte hauek Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiken Departamentuak finantzatu duen material dibulgatzailea eskura jarri dute.

Hezkuntza Departamentuko Mari José Cortés Inklusio, Berdintasun eta Elkarbizitza Zerbitzuko zuzendariak adierazi duenez “Nafarroako ikastetxe publikoen sareko elkarbizitza batzorde guztiek material didaktikoak jasoko dituzte proiektua garatzeko aukerarekin, lehen hezkuntzako bosgarren mailatik arrerako eta bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikasgeletan garatzeko lan-proposamenekin”.

Izpiritu kritikoa sustatu

Cortések bide batez esker ona adierazi die “SEI-ri eta Transpirenaica-ri adin txikiko hauekin garatu ohi duten lanarengatik eta proiekturako material dibulgatzaileen ekarpenagatik”. Adierazi duenez, “pertsona hauek heziketaren errealitate bat dira gure ikastetxetan eta gehienetan bere bizkarrean prozesu pertsonal eta migratzaile konplexu bat izaten dute zeinetan pertsona maiteen galera edo haiekiko banantzea funtsezko ekintza izaten den”, aldi berean aldarrikatuz “giza aniztasunaren eta migrazioaren errealitatearen gaineko informazio alderdikoen aurrean ikasleek izpiritu kritiko bat garatzeko eta irizpide propioen sorreran prestakuntza jasotzeko beharra”.

RASMIA-ren helburua da ikastetxeek elkarbizitza heziketarako ekimen hau bere autonomiaren arabera integratzea bere ezaugarriekin egokituz eta ekimena hurrengo ikasturtetarako luzaroan mantentzea.