angle-left Interprete Gazteen IV zikloaren baitan, seigarren eta azken kontzertua ostegun honetan

Emanaldia Fernando Remacha Auditorioan izango da 19:00etan eta sarrera doakoa da

2019/03/13

 

Fernando Remacha Auditorioak ostegun honetan bonbardino, perkusio eta biola kontzertua eskainiko du Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolako 4. mailako ikasleen eskutik. Interprete Gazteen IV zikloko seigarren eta azken kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da aretoa bete bitartean.

 

Ostegun honetako protagonistak Daniela Sagastibelza bonbardino-jotzailea, Iker Idoate perkusio-jotzailea eta Cynthia Nieves biolista izanen dira. Musikari Gazteen IV zikloko azken kontzertuan honako obrak eskainiko dituzte: Béla Bartok sortzaile hungariarrak biolarako sortutako Kontzertuaren pasartea; Max Reger alemaniarrak biolarako sortutako Suite 1.goa; Philip Sparke ingelesak bonbardino eta bandarako sortutako “Pantomine”, bonbardino eta pianora moldatutako bertsioan; Christopher Wiggins ingelesak bonbardinorako sortutako “Soliloquy IX” pieza eta Alberto Bernal espainiarraren, “Impossible translations #3b” obra.

 

Interprete Gazteen Zikloaren IV edizio honetan espezialitate klasikoetako 4. mailako ikasleek hartzen dute parte; bonbardinoa, kantua, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, txistua, biolina eta biola ikasten duten ikasleek. Emalandietan ikasleek Miguel Ángel Aguirre, Leyre Lisarri, Michel Reynoo eta César Vallejo pianisten laguntza izango dute.