angle-left Nafarroako D ereduko zazpi ikastetxek ‘Sormen digitala’ irakasgai berria eskainiko dute

Gazteen sormena eta irudimena landuz euskal kulturaren transmisioa erraztea du helburu

2020/09/04

'Sormen digitala' ikasgaiari buruz izandako formazio saioa.

Nafarroako D ereduko zazpi ikastetxek ‘Sormen digitala’ irakasgai berria eskainiko dute hastear den 2020-21 ikasturtean. Ikasgaiak gazteen sormena eta irudimena landuz euskal kulturaren transmisioa erraztea izango du xede. 'Sormen digitala' ikasgaiari buruz izandako formazio saioa. 

Hezkuntza Departamentuaren Euskara Atalak diseinatu eta bultzatu duen irakasgai berria Barañaingo Alaitz institutuan, Iruñeko Eunate, Iparralde, Iturrama zein Jaso Ikastolan eta Lekarozko ikastetxean eskainiko da DBHko 2. eta 3. mailan, hautazko irakasgai edo diziplinarteko proiektu gisa.

Hezkuntza Departamentuaren Euskara Atalak diseinatu eta bultzatu duen irakasgai berria Barañaingo Alaitz institutuan, Iruñeko Eunate, Iparralde, Iturrama zein Jaso Ikastolan eta Lekarozko ikastetxean eskainiko da DBHko 2. eta 3. mailan, hautazko irakasgai edo diziplinarteko proiektu gisa.

Lau tailer

Irakasgaia lantzeko, Miren Basurto eta Mirentxu Oteiza EIBZko irakasleek, gazteak esperimentatu dezaten eta euskal ondarea eta sorkuntza hartu eta jorra, iraul eta alda dezaten lau tailer diseinatu dituzte: Ezpainzapia, Handia eta Maskarak, Frontoia, eta Txalaparta-, proposamen sortzaileez betetako unitate didaktikoak. Ikasleek oso bide askea izanen dute aurrean: ebaluazio bakoitzean tailer bat edo gehiago landu ditzakete, eta tailer bakoitzean produktu artistiko bat edo gehiago sortzeko aukera izanen dute, haien gustuen, interesen eta nahien arabera.

Lau tailer horiek lau sortzaileren ekarpenekin aberastu dira (Oskar Alegria zinemagilea, Ines Osinaga musikaria, Leire Urbeltz artista plastikoa, eta Oier Zuñiga antzerkigilea). Laurek bisita eginen dute ikastetxeetara ikasturtean zehar, gazteekin elkartu eta gelan sortzen ari diren dinamika eta lanen inguruan proposamenak egiteko. Halaber, ikasturtean zehar, Moodle plataformaren bidez, ikasleen eta irakasleen galderak edo zalantzak argitzeko tutoretza telematikoa emanen dute.

Ikastaroaren azken helburua sortze askea izanen da: tailerretan ikusi eta ikasitakoak eragindako sentipen, gogoeta eta sentimenduak dantzaren, musikaren, antzerkiaren edota arte plastikoen bidez irudikatzea, eta irudikapen horiek bideoan bildu eta aldizkari digital batera igotzea, ZUT agerkariaren ereduari jarraiki. Lana gainontzeko ikastetxeetara helaraziko da.