Simulatutako enpresen VIII. Azoka egin da gaur Tafallan - Simulatutako enpresen VIII. Azoka egin da gaur Tafallan - Dpto
Hamaika ikastetxek erakutsi dituzte euren enpresa proiektuak
2017/11/08
Enpresa simulatuen VIII. azoka, Tafallan
Ikasketa modu erabat praktikoa da eta ikasleen gaitasunak ebaluatzeko eta formatzeko ingurune egokiak sortzen laguntzen du, bai lanpostuari lotutako gaitasun profesionalak, bai gaitasun sozialak lantzeko.
Gelan ikasitakoa praktikan jartzea, gainerako ikasleekin harremanetan egotea eta enpresa azoka batean parte hartzea formazioan laguntzeko moduak dira era honetako ikasketen kasuan, merkataritza akordioetatik eta merkataritza ekintzetatik irakaspenak lortzeko. Laburbilduz, enpresa simulazioak metodologia egokia dira lan eremuan hain beharrezkoa diren gaitasun tekniko, pertsonal eta sozialak garatzeko; horregatik sustatzen dira lanbide heziketa zentroetan.
Zortzigarren edizioa
Dagoeneko zortzigarrenez egin da Nafarroako enpresa simulatuen azoka; urtero ikastetxe batek hartzen du azoka eta salmenta eta esperientzia trukaketa erakus-mahaiak jartzen ditu. Administrazio eta finantza ikasketak eskaintzen dituzten lanbide heziketa zentro publiko eta itunpekoak elkartzen dira urtero. Aurten Tafallan izan dira: Síndrome Down Elkartea, Mª Inmaculada Lanbide Heziketa ikastetxea, Cuatrovientos, Estella, Mariana Sanz, Donapea, ETI, Tafalla, Carlos III, Lekarotz-Elizondo eta EGA-SanAdrián.