angle-left Mundu Klasikoaren VI. Olinpiar jokoen sariak banatu ditu Solana kontseilariak

Nafarroako museoan bi egunez egindako Kultura Klasikoaren I. Jardunaldien baitan egin izan da sari banaketa

2018/04/20

Estudiantes galardonados junto a la consejera y ponentes de las Jornadas, junto a las organizadoras del evento

Ikasketa Klasikoen Espainiako Elkartearen Nafarroako Atalak antolatutako jardunaldietan, Hezkuntza kontseilari Maria Solanak azpimarratu egin du greziar eta erromatar kulturaren eta haien hizkuntzen, latina eta greziera, ikasketak “gure ikasleei laguntzen baitie kontzientzia hartzen gure gizartean eta erkidegoko hizkuntzatako batean oraindik bizirauten duen ondare kultural eta linguistikoaren parte direla”.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak Mundu Klasikoaren VI Olinpiadako sari-banaketan parte hartu du, Kultura Klasikoaren I. Jardunaldien barruan. Nafarroako Museoan egin dira bi egunez. Ekimena Ikasketa Klasikoen Espainiako Elkartearen Nafarroako Atalak sustatu du eta izen handiko hizlariek parte hartu dute: Irene Vallejo Moreu, Latineko Filologian doktorea, Zaragoza eta Florentziako unibertsitatean; Bernardo Souvirón Guijo, Hizkuntza eta Kultura Klasikoa irakasle Madrilgo Compluntesean, UNEDen eta DBHko institutuetan; Jaime Siles Ruiz, Filologia klasikoan doktorea eta Valentziako unibertsitatean irakasle; eta Emilio del Río Sanz, Latindar Filologian doktorea eta Errioxako Unibertsitateko irakasle.

Solanak, ekitaldian egindako hitzaldian azpimarratu duenez, “DBH zikloa baliatu behar dugu, pentsamenduaren erroak eta mendebaldeko kulturek mundu klasikotik (greziar-latina) oinordetzan jaso dutena ikasleek ezagutu dezaten. Greziar eta erromatar kulturaren eta bere hizkuntzen, greziera eta latina, ikasketek gure ikasleei balio die ohartzen kultura eta hizkuntza ondare baten parte direla eta kontzientzia har dezaten gure gizartean eta erkidegoko hizkuntzatako baten bizirauten dutela”.

Hala, adierazi du, DBH ikasketen helburuetako bat dela “pertsonen formazio integratua ahalbidetzea eta jakintza arlo guztietara gerturatzea”. Azkenaldian, gehitu egin dira Humanitateetan trebatutako ikasleak nahi dituzten enpresak. Ildo horretan, unibertsitateak, geroz eta gehiago sustatzen du karrera teknikoetako ikasleek ikasketa humanistikoetan kreditu kopurua gehitu dezaten. Kontseilariak esan du “gizartearen joera dela Humanitateek ematen dutenarekin osatutako ibilbide pertsonala duten herritarrak izatea. Horregatik, Hezkuntza arduradun gisa, bermatu egin beharra daukagu, eta sinetsita egiten dugu, gure ikasleek ez dutela gabeziarik izango gaitasun komunikatiboetan, sormenekoan, hizkuntzetan, erabakimenean edo formazio humanistiko zuzena sustatzen duten hizkuntza ñabardurez ohartzeko”.

Mundu Klasikoaren VI. Olinpiaden sari banaketan latinaren eta grezieraren ezagutza saritu da itzulpengintza modalitatean, eta mito klasikoen sinbologia unibertsala gaurkotzeko gaitasuna gainerako mailetan, “adibide bikainak, hedatzekoak guztiak, ohartzeko mendebaldeko zibilizazioen erroen ezagutza ez dagoela moda edo joeren menpe, gure ikasleen interes intelektualean dago, eta egongo da”, adierazi du Solanak.

Saridunak:

  • Latinezko itzulpegintza: Celia Carrasco Gil (IES Benjamín de Tudela)
  • Greziera itzulpegintza: Hugo Oroz Ruíz de la Cuesta (IES Plaza de la Cruz, Pamplona)
  • Cuéntalo tú (A) (ESO): Apolo eta Dafneren birsortze literarioa:
    • Aurora Lakarra Etxarri (IES Mendillorri BHI, Iruña)
    • Loredana Sirbu (IES Benjamín de Tudela)
  • Cuéntalo tú (B) (Bachillerato): Venus eta Adonisen birsortze literarioa:
    • Ione Gómez Elduaien (IES Sancho III y el Mayor, Tafalla)
    • Ángela González Rubalcaba (IES Basoko, Iruña)
    • Maider Subiza Ozkariz (Iturrama BHI, Iruña)
  • Cuéntalo tú (C): Venus y Adonis birsortze artistikoa
    • Maddi Amaiur Moreno Arnedillo (Iturrama BHI, Iruña)
    • Katherine Flores Fernández (IES Barañain)
    • Elena Lenzano Viela (IES Sancho III el Mayor, Tafalla)

Telefonoa:Kontseilaria, hizlariekin eta saridunekin