Lanbide Heziketako 1.140 ikasleek parte hartzen duten VIII ICE astea zabaldu du Solana kontseilariak - Lanbide Heziketako 1.140 ikasleek parte hartzen duten VIII ICE astea zabaldu du Solana kontseilariak - Dpto
Berrikuntza, sorkuntza eta ekintzailetza jardunaldiak Nafarroako Gobernuak eta Caja Navarra Fundazioak antolatu dituzte eta aste honetan izanen dira Iruñea, Elizondo eta Tuteran
2019/04/01
Maria Solana kontseilaria Javier Taberna Caja Navarra fundazioko presidentearekin, ICE astearen aurkezpenean.
Solana kontseilariak asteburu honetan Lanbide Heziketako Skills txapelketan domina eskuratu duten ikasleei zorionak emanez hasi du bere agurra, “Nafarroako Lanbide Heziketak egun Foru Erkidegoak dituen erronkei aurre egiteko duen ahalmenaren beste adibide bat da lortutako emaitza”, aipatu du.
Egun Nafarroako Lanbide Heziketak 114 zikloetan 11.487 ikasle ditu eta ekoizpen sektore guzietako enpresa, tokiko entitate zein erakundeekin 9.500 hitzarmen sinatzen dira urtero formazio zikloen amaieran praktikak egin ahal izateko.
VIII ICE asteak Lanbide Heziketako ikasleei ezagutza teknikoekin batera trebetasun pertsonalak eta harremanetarako gakoak eskuratzeko aukera ematea du helburu, modu horretara ikasleen ekintzailetza bultzatuz. Horretarako, aste honen baitan, bai ikasle zein irakasleek hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, komunikazioa, sormen teknikak, lana aurkitzeko estrategiak zein berrikuntza eta ekintzailetzaren inguruko formazio ekintzetan parte hartuz.
Iruña, Tutera eta Elizondon
Goi Mailako Lanbide Heziketako lehen mailako ikasleek hartuko dute parte aste honetan ICE astean eta horren baitan konfiantza, gaitasun pertsonalak, baliabideen araberako negozio aukerak zein norberaren ekimenak garatzeko komunikazio trebeziaren inguruko bi tailerretan izango dira. Ekintza horiek guztiak Lanbide Heziketako estrategia planak zehazten duen moduan eta lurralde kohesioa lortzeko Iruña, Tutera eta Elizondon eginen dira, “erabat garrantzitsua iruditzen zaigu ikasgeletatik kanpo egiten den formazio hau hiriburutik kanpo ere eskaintzea ikasle guztiei parte hartzeko aukera zabaltzeko”, nabarmendu du Solana kontseilariak.
Antolatutako 18 tailerren artean, besteak beste, ekintzailetza giltza duten “El test del algodón” ikastaroa; komunikazioa lantzeko “Storytelling & elevator pitch” ekimena edota sormena lantzeko “Crea tu vida” edo “La creatividad como actitud” ikastaroak aurki daitzeke. Gainera, irakasleek “Ingenio y creatividad” tailerrean parte hartzeko aukera izanen dute, ikasgaiak modu dinamikoan emateko tresnak, ikasleak gidatzeko gakoak edota ikasleek sormena edo asmamena erabiltzera animatzeko tresnak lantzeko.