angle-left STEAM FAIR Navarra 2024

2024/05/08

Apirilaren 26an, ostirala, STEAM Fair Navarra 2024 ospatu zen Hezkuntza Departamentuaren Areto Nagusian. Honako ikastetxe hauetako ikasleek parte hartu zuten: CPEIP Juan de Palafox (Fitero), Santa María la Real-Maristas, La Presentación FESD (Atarrabia), CPEIP Hermanas Úriz Pi (Sarriguren), Nuestra Señora del Huerto, CPEIP Catalina de Foix (Zizur) eta La Compasión Escolapios.

Ikasleek ingelesezko proiektuen aurkezpena egin zuten, interes zientifikoko hainbat gairen inguruan. Horien ebaluazioa eta kalifikazioa lau irizpide nagusiren arabera egin zen: STEAM zorroztasuna, proiektuaren originaltasuna eta sormena, ahozko eta komunikazioko trebetasunak atzerriko hizkuntzan, eta ingurumenaren, gizartearen eta kulturaren inpaktua eta iraunkortasuna.

Epaimahaian eskola- eta unibertsitate-esparruko mundu zientifikoarekin lotutako lau irakaslek parte hartu zuten: Mª Isabel Zudaire Ripa eta Iria Vázquez Urio (UPNAko Zientzia Esperimentalen Didaktikaren arlokoak), Izaskun Jorajuría Elizondo (Iturrama BHIko Fisika eta Kimikako irakaslea) eta Rubén Araico Arce (Lehen Hezkuntza Eleanitzeko irakasle, prestakuntzako kide eta Hezkuntza Departamentuko IKASNOVA arduraduna).

Ikasle guztiek jaso zuten partaidetza-ziurtagiria, eta epaimahaiak eztabaidatu ondoren, ikastetxe hauek jaso zuten saria: Nuestra Señora del Huerto (STEAM zorroztasuna), CPEIP Juan de Palafox, Fiterokoa (originaltasuna eta sormena), Atarrabiako La Presentación FESD (Ahozko eta Komunikazioko trebetasunak atzerriko hizkuntzan) eta CPEIP Hermanas Úriz Pi, Sarrigurengoa (Ingurumen, Gizarte eta Kultura Inpaktua eta Iraunkortasuna).

Bestalde, Atarrabiako La Presentación FESD ikastetxeak Nafarroa ordezkatuko du datorren maiatzaren 16an Zaragozan egingo den Aragoiko Autonomia Erkidegoko Atzerriko Hizkuntzen Zientzia eta Teknologia Azokan.

Bideo

Argazkiak

Kontaktua: Román Torre Carretero
Mezu elektronikoak: idiomas@educacion.navarra.es
Telefonoa:848423355