angle-left 100.000 euroko diru-laguntza 1.500 biztanletik beherako 32 herrirentzako, Haur eta Lehen Hezkuntzako jantoki baimenduak laguntzeko

Neurri berria da ikasturte honetan, eta, guztira, ikastetxean bertan bazkaltzen duten eta eskola-garraioa erabiltzen ez duten 417 ikasle biltzen ditu

2020/11/12

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onartu du zeinaren bidez 100.000 euroko dirulaguntza banatuko den 1.500 biztanle baino gutxiagoko 32 herriren artean eskolan bertan bazkaltzen duten eta eskola garraioa erabiltzen ez duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei laguntzeko.

Aurten berria den neurri horrek, zeinak 417 ikasle izango ditu onuradun, biztanleak landa ingurunean mantentzea du xede.

Jarraian, alfabetikoki ordenatuta, onuradunak izango diren herriak, jasoko duten diru kopurua eta neurriak babestuko dituen ikasle kopurua zehaztu dira:

Abartzuza : 239 euro, ikasle 1; Allo: 4.316 euro, 18 ikasle; Amaiur: 3.357 euro, 14 ikasle; Arantza: 9.831 euro, 41 ikasle; Arbizu: 3.597 euro, 15 ikasle; Arizkun: 2.637 euro, 11 ikasle; Azpilkueta: 2.637 euro, 11 ikasle; Barasoain: 2.158 euro, 9 ikasle; y Betelu: 3.357 euro, 14 ikasle; y Cabanillas: 2.877 euro, 12 ikasle.

Baita honakoak ere; Erro: 2.398 euro, 10 ikasle; Etxalar: 4.556 euro, 19 ikasle; Garralda: 2.398 euro, 10 ikasle; y Goizueta: 2.637 euro, 11 ikasle; Irurita: 5.515 euro, 23 ikasle; Ituren: 5.035 euro, 21 ikasle; Lakuntza: 2.877 euro, 12 ikasle; Larraintzar: 1.918 euro, 8 ikasle; Legasa: 3.357 euro, 14 ikasle; Los Arcos: 8.153 euro, 34 ikasle; Irunberri: 2.637 euro, 11 ikasle; y Luzaide: 959 euro, 4 ikasle.

Gainera, honakoak ere onuruadunak izango dira; Mendigorria: 3.836 euro, 16 ikasle, Monteagudo: 2.158 euro, 9 ikasle; Otsagabia: 239 euros, ikasle 1; Olazti: 1.918 euro, 8 ikasle, Oronoz-Mugairi: 1.918 euro, 8 ikasle; Oteiza: 3.836 euro, 16 ikasle; Erronkari: 1.438 euro, 6 ikasle; Uharte Arakil: 1.438 euro, 6 ikasle; Zubiri: 4.316 euro, 18 ikasle; eta Zugarramurdi: 1.438 euro, 6 ikasle.