angle-left 2024-25 ikasturtean euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia

2024-25 ikasturtean euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia argitaratu da

2024/12/20

NAOn argitaratu da 2024-25 ikasturtean Euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia. Eskaera egiteko epea 2024ko abenduaren 21etik 2025eko urtarrilaren 20ra artekoa izango da.

 

2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako eskola-orduetan egiten ez diren euskarazko kultur jarduerak diruz lagunduko dira.

Deialdi hori Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, antzerkia, kantua, musikala, bertsolaritza edo/eta poesia ikuskizun kulturalak egiteko, ikastetxeetako unibertsitateaz kanpoko ikasleak protagonista direnak, azken helburua kultur emanaldia eskaintzea dutenak, herritar guztientzat irekiak eta euskaraz osoki garatuak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, irakaskuntza arautuko hezkuntza-eremuko guraso elkarteek, fundazioek, federazioek eta/edo gizarte-ekimeneko kooperatiba-sozietateek aurkeztu beharko dituzte eskabideak, ikuskizunaren protagonista diren ikasleen ordezkari gisa. Horiek alta emanda egon beharko dute Nafarroako Gobernuko elkarteen eta fundazioen erregistroan.

 

Informazio gehiago 

Kontaktua: Maite Gorospe
Mezu elektronikoak: mgorospl@navarra.es
Telefonoa:848 42 63 99