angle-left Thaïs Rodés Sarrablo

“La imaginería religiosa en la Pamplona Contemporánea (1880-1980)”

2018/12/07

 

 

Arte munduarekiko zaletasuna etxetik datorkio Thaïs Rodés aurre-doktoreari, eta halere, ikerketarako grina Artearen Historia gradua Lleidako Unibertsitatean ikasten hasi zen arte ez zitzaion piztu. Berak aitortzen duen bezala kultura eta arte nafar ondareari datu argigarrien ekarpena egiteko helburuarekin.

 

Zuhurtzia eta seriotasuna helarazten dizkio bere tesi zuzendariak José Javier Azanzak,  Nafarroako Unibertsitateko irakaslea ere badena. Rodés onartzen du berak laguntzen diola “iraupenezko lasterketa den abentura liluragarri honetan” aurrera egiten.

 

Zehazki Iruñeko iruditegi sakro garaikidea ikertzen ari da Thaïs Rodés. Hiria duen “hutsune dokumental zein artistikoa estaltzeko” helburuarekin eginen du Rodesek. Izan ere, Iruñeak XX. mende hasieran hainbat erlijio-komunitate zituen. Eliza berriak eraiki ziren eta horretarako artisten beharra izan zen, erdi aroko arkitektura estiloei eutsi zitzaien bai, baina berriak ere ezarri baitziren.

 

Espainiako gerra zibila ondamedia izan zen arkitektura-eskultura ondarearentzat orokorrean eta “egoerak behartuta hausnartu egin beahr izan zuten arte adierazpen berrien iguruan, historiako abangoardiak eta “neo” berriak izanen zirenei buruz”

 

Doktore izan nahi duen tesi egile honek Nafarroako arte historiari ekarpena egin nahiko lioke, bere gaurgotze eta osatze prozesuan ez ezik, ezagutza zientifiko-akademiko berriak gehituz.

 

Thaïsek ikerketa arloan ikusten du etorkizunean bere burua. Ez bakarrik lan horretan ordea, baizik eta betiere arte gaietan irakasle lanekin tartekatuta.

Thaïs Rodés ezagutzeko:

https://youtu.be/ySqO3YNLsoY