angle-left Hogeita hamar ikastetxe publikok Kalitatearen saria jaso dute

Gaur egun, Nafarroako hezkuntza-sare publikoaren %52a 19 kalitate-saretariko bakarren batean sartzen da

2019/12/18

Kalitatezko zigilua jaso duten 30 ikastetxetako ordezkariak Carlos Gimeno kontseilaria eta Gil Sevillano zuzendari nagusiarekin.

Nafarroako 30 ikastetxe publikok jaso dituzte gaur goizean Hezkuntza Departamentuak emandako kalitate-sariak, Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS) SGCC 2013 arauaren arabera (Hezkuntza Departamentuaren beraren araua, Nafarroako hezkuntzaren errealitate espezifikora egokitua) diseinatu eta ezartzeagatik.

Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan egin den ekitaldian, Hezkuntza kontseilari Carlos Gimeno Gurpegui buru dela, eta Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano, ere bertan izanik, saritutako ikastetxeen arduradunek (zuzendariak eta kalitateko arduradunak) hiru mailatan banatutako sariak jaso dituzte: Kalitatearekiko konpromisoa, Kalitate-zentroa eta Zentro Bikaina.

Hezkuntza kontseilariak zorionak eman dizkie ikastetxeei hezkuntza-arreta etengabe hobetzeko duten konpromisoarengatik, hori ikasleen, familien eta hezkuntza-komunitate osoaren onerako baita. Irakasleen, ikastetxetako eta Kalitate Negoziatuko zuzendarien eta Departamentuko Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuaren ahalegina aitortu du Gimenok, kalitate-sistema propioaren bultzatzaile gisa, nazioarteko kudeaketa arauetan eta ereduetan oinarritua eta gure gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzen dena.

Hona hemen sarituak izan diren ikastetxeak:

  • Kalitatearekiko konpromisoa: Martín de Azpilcueta HLHIP, Barasoaingoa; San Juan de Jerusalén HLHIP, Cabanillaskoa; Teresa Bertrán de Lis HLHIP, Cadreitakoa; Nuestra Señora de Orreaga HLHIP - Garralda DBHI, Garraldakoa; Lakuntzako Herri Eskola HLHIP, Lakuntzakoa eta Nekazaritza eta Basogintzako II; Amaiur Ikastola HLHIP; Ermitagaña HLHIP; San Juan de la Cadena HLHIP eta Mendillorri BHI, denak Iruñakoak.
  • Kalitate-zentroa: Zelandi HLHIP, Altsasukoa; Arantza HLHIP, Arantzakoa; Ricardo Baroja HLHIP, Berakoa; Valle del Aragón, Zarrakastelukoa; Elizondo HLHIP, Elizondokoa; San Donato HLHIP, Etxarri-Aranatzekoa; Irain HLHIP, Lesakakoa; San Bartolomé HLHIP, Martzillakoa; Vianako Printzea HLHIP, Erriberrikoa eta Pitillas HLHIP, Pitillaskoa.
  • Zentro Bikaina: Toki-Ona BHI, Berakoa; San Miguel HLHIP, Doneztebekoa; Joaquín Romera DBHI, Mendabiakoa; eta Iturrama BHI, San Juan-Donibane II; Virgen del Camino IIP; Mendillorri HLHIP; Navarro Villoslada BHI, Iruñakoak; eta Atargi HLHIP eta Lorenzo Goikoa HLHIP, biak Atarrabiakoak.

Kalitate-sareak

Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ezartzeko Programa ikastetxeetako zuzendari batzuen ekimenez sortu zen 1998-1999 ikasturtean. Horrela, koordinatzaileek eta hezitzaileek aholkatutako ikastetxeen sareak sortzen joan ziren, eta jada 2005ean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu zuen Programaren lidergoa, eta SGCC Arauaren arabera ezartzeko baliabideak jarri zituen.

Gaur egun, Nafarroako zona geografiko, etapa eta hizkuntza-eredu guztietako 128 ikastetxe (ikastetxe publikoen %52a) kalitateko 19 saretan aurkitzen dira. Ikastetxeen sarea hazten joan da 20 urtetik gorako denboraldian zehar, zuzendaritza-taldeetako pertsonekin eta ikastetxeetako kalitateko arduradunekin.

Aurtengo ikasturtean, Kalitatearen beste Sare bat sortu da, eta bost ikastetxek hartzen dute parte bertan (Buztintxuri HLHIP; Patxi Larrainzar HLHIP; Vázquez de Mella-Bayone HLHIP; Sarriguren BHI eta Del Camino BHI).

SGCCa ezartzeko Programari esker, zuzendaritza-taldeen lidergoa eta ikastetxeetako taldeen lana indartu ahal izan dira, irakasleak arrakastaren funtsezko faktore moduan nabarmendu ahal izan dira, sormena eta berrikuntza bultzatu dira, ikasleen premiak hezkuntza-jardueraren ardatz nagusi bilakatzeaz gain.