angle-left Nafarroako hiru ikastetxe sortu berri den Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarean sartu dira

Virgen del Camino, San Juan-Donibane eta Agroforestal ikastetxeek milioi bat euro jasoko dute bakoitzak eraldaketa digital eta metodologikoko prozesuak gidatzeko eta berrikuntzan erreferente izateko

2022/11/23

Lanbide Heziketako hiru zentro nafar Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak sortutako LHko Bikaintasun Zentroen Estatuko sarean sartu dira. Sare horretan, Espainia osoko 44 zentro daude.

Zentro publikoak dira: Bideko Ama Birjina LHI, mekatronikaren sektorean, San Juan Donibane LHI, fabrikazio automatizatuaren sektorean eta Nekazaritza eta Basogintzako KI, nekazaritzako elikagaien sektorean. Horietako bakoitzak milioi bat euro jasoko ditu ministerioak sortutako zentroen kategoria berri honen helburu diren jarduerak zabaltzeko. Horien artean, nabarmentzekoak dira LHko irakaskuntzaren eraldaketa digital eta metodologikoan erreferente izatea eta berrikuntza, ikerketa aplikatua eta teknologia disruptiboa sartzea, inguruneen eta ekosistemen bidez, erakunde eta enpresekin lankidetzan bultzatutako proiektuen bidez.

Ikastetxeen sare hori Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak sortu zuen joan den uztailean, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan; zehazki, Lanbide Heziketaren eraldaketa digitalerako MRR funtsen 20. osagaiaren 2. inbertsioan. Ministerioak deialdia egin zuen hura ezarri eta garatzeko, eta Nafarroak gehieneko hautagai-zerrenda kopurua agortu zuen. Aurkeztutako hiru hautagaientzako bikaintasun-zentroen kalifikazioa lortu zuen. Foru Komunitateak mekatronika, fabrikazio automatizatu eta nekazaritzako elikagaien sektoreetarako kandidatura aurkeztu zuen, sektore horiek Nafarroako ekonomian duten garrantziagatik eta katalogazio horretarako postulatzen ziren zentroen kalitateagatik. Hautagaitzak aurkezteko, aukeratutako hiru sektoreetan erreferentzia diren entitate eta enpresen sinadura erabili da.

Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroak lankidetzan arituko dira beren lanbide sektorean, lanbide profil berrien beharra atzemateko, prestakuntza programak eguneratzeko eta ekimena eta nazioartekotzea sustatzeko.

Eraldaketa prozesuan, Bideko Ama Birjina LHIko, San Juan Donibaneko LHIko eta Nekazaritza eta Basogintzako BHIko irakasle taldeek prestakuntza egonaldiak eginen dituzte nazioarteko erreferentziako zentroetan.