angle-left Nafarroako hiru ikastetxe berrik eTwinning School zigilua lortu dute 2026ko deialdian

2026/04/27

Esteka honetan aurkituko duzue informazio guztia (bideoak, aholkuak, eskaera-jarraibideak): https://etwinning.es/etwinning-school/

 

Nafarroako ikastetxe hauek eTwinning School zigilua jaso dute 2026ko deialdian:

  • Tuterako Compañía de María Ikastetxea, 2026-2027
  • Tuterako Huertas Mayores HLHIP, 2026-2027
  • Ribaforadako El Cierzo DBHI, 2026-2027


Lehendik zeudenei gehitzen zaizkiela:

  • Padre Moret-Irubide BHI, Iruña, 2025-2026
  • Tuterako Monte San Julián HLHIP, 2025-2026
  • Iruñeko Julio Caro Baroja BHI, 2025-2026 
  • Burlatako Notre Dame FESD Ikastetxea, 2025-2026
  • Tafallako CIP Tafalla, 2025 2026


Zer onura ditu eTwinning zentro bat izateak?

 

eTwinning School akreditazioarekin eTwinning kide bakoitzaren inplikazioa, konpromisoa eta dedikazioa aitortu eta baloratzen dira, ez bakarrik ikastetxe osoarena, non irakasle eta zuzendari taldeek elkarrekin lan egiten duten.

 

Europa mailan jarraitu beharreko eredutzat ofizialki aitortutako ikastetxeak dira, eta eskola liderren sare bat osatzen dute, lankidetzaren etorkizuneko garapena inspiratzeko.

 

Ikastetxe hautagarria izateko baldintzak (azken deialdiko datuak) hauek dira:

 

  • Ikastetxeak 2 urte baino gehiago eman behar ditu eTwinning-en erregistratuta.
  • Proiektuan, garapen profesionalean edo beste jarduera batzuetan parte hartu duten ikastetxeko 3 eTwinning irakasle izatea, gutxienez.
  • Gutxienez eTwinning europar proiektu baten kalitate zigilu nazionala lortu izana deialdian adierazitako datatik.


Informazio gehiago

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975