angle-left Nafarroako irakasle bat, SEPIEk gonbidatuta 2024ko «Erasmus+ kafe bidaiaria» ekimenean parte hartzera

2024/10/21

Erasmus+ kafe bidaiaria” Europar Batasuneko Erasmus+ programako esperientzia, testigantza eta praktika onak partekatzeko ekimen gisa sortu zen. Horrela, SEPIE (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) Agentzia Nazionalaren Komunikazio Arloak harreman hurbilagoa izan nahi du Erasmus+ programako onuradun eta parte-hartzaileekin, proiektu eta mugikortasunetako protagonistei ahotsa emanez.


Ekimen hau abian jartzearekin batera, Europako #Erasmus Days 2020 kanpaina egin zen. Kanpaina horrek Europaren onurei balioa ematen die Erasmus+ programako proiektuak zabalduz, eta hezkuntza-komunitatea, interesa duten alderdiak (stakeholders) eta, oro har, herritarrak inplikatzen ditu.

Iruñeko Nuestra Señora del Huerto Ikastetxeko Eduardo Rubio irakaslea, Erasmus+ programan akreditatutako ikastetxea, eta Europako eta nazioarteko proiektuetan (Erasmus+, eTwinning) ibilbide luzea egina duena, SEPIEk gonbidatu du Erasmus+ Kafe Bidaiarian parte hartzera. Bihar, urriak 9, asteazkena, izango da, 12:00etan.

 

Mintzagaia Erasmus Days 2024 izango da.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu HEMEN
 

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975