angle-left Nafarroako Eskola eta Helduen Hezkuntzako 19 ikastetxek Europako funtsak lortu dituzte (gehienez ere 739.963 €) Erasmus+ programaren 22. deialdian, ikasleen/irakasleen mugikortasunerako KA1 proiektuak garatzeko.

2022/07/11

Nafarroako Foru Komunitatea zorionekoa da, bere ikastetxeek Erasmus+ proiektuetan parte hartzearen emaitzak esponentzialki hobetzen jarraitzen baitu.

1. Ekintza Giltzarriaren Mugikortasun Proiektuei dagokienez (KA1), Nafarroako Eskola eta Helduen Hezkuntzako 19 ikastetxek 739.963 euroko finantzaketa lortu dute gehienez 2022. deialdian, 2021 aurreko deialdian onartutako 15 proiektuekin batera.

Finantzaketa horren bidez, Nafarroako ikastetxeek irakasleak eta/edo ikasleak bidal ditzakete atzerrian prestatzera, eta atzerriko irakasleak eta ikasleak hartzera, egoki irizten badiote.

Laster argitaratuko dira Lankidetzarako 2. Ekintza Giltzarria (KA2) proiektuen emaitzak.

Informazio gehiago nahi izanez gero (emaitzak eta xehetasun gehiago), egin klik ESTEKA HONETAN

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975