angle-left Valle del Ebro institutuko ikasleen ikerketa aukeratu dute Gazte Ikerlarien XXXI. edizioan parte hartzeko

Mollinan (Malaga) izango da, ekainaren 17tik 21era bitartean, aurtengo lehiaketa Una investigación realizada por el alumnado del Instituto Valle del Ebro seleccionada para participar en el congreso de jóvenes investigadores

2019/06/07

Estudiantes del IES Valle del Ebro levantando el cuarto cadáver enterrado en decúbito prono el pasado 22 de mayo de 2018 en la iglesia de San Nicolás

Batxilergoa I+ programan ikasten ari diren Tuterako Valle del Ebro ikastetxeko hainbat ikasleren ikerketa lana aukeratu dute Gazte Ikerlarien XXXI txapelketarako. Hiriko San Nicolas elizan ahoz beherako etzaneran dauden enterramenduen inguruko ikerketa egiten dute Carmen Aguirre, María Compés eta Mario Sanz ikasleek, Biologia eta Geologia departamentuko Jesús Barcina eta Geografia eta Historia departamentuko Pablo Ijalba ikasleek lagunduta.

Ikastetxeak bigarrenez lortu du Zientzia, Ikerketa eta Unibersitateen Ministerioak eta Gazteriaren Institututuak (INJUVE) antolatutako Gazte Ikerlarien lehiaketarako sailkatzea.

 

 

Valle del Ebroko ikastetxearen ikerketa honetan 32 ikaslek parte hartu dute, arloko hainbat aditurekin batera; gainera Viana Printzea Institutuaren on ikusia izan dute lana aurrera eramateko eta hezurretara sarbidea izan ahal izateko; halaber, Centro Cívico Rua ere aritu da elkarlanean.

Argazkian Carmen Aguirre, Mario Sanz eta María Compés.

Ikerketaren helburua hasiera batean izan zen ezagutzea zergatik agertu ziren 4 gorputz ahuspez hilobiratuta 2018an egindako indusketetan agertutako 168 gorputzen artean. Atentzioa eman zien kopuruak; izan ere, Tuterako katedralean 800 gorputzetatik 3  baino ez ziren posizio horretan aurkitu. Hala, ikasleek analisi antropologiko-forenseak egin zizkieten hezurrei eta horretan indusketen zuzendari Juan José Bienes, Maitane Tirapu arkeologoaren eta Tuterako forense Javier Ibáñezen laguntza izan zuten ikasleek.

Gehiago irakurtzeko: http://iesvalledelebro.educacion.navarra.es/web