angle-left Valle del Ebro BHI ikastetxean 30 ikaslek hasi dituzte Ikerketa Batxilergoko ikasketak

Ikasleek “Ikerketarako sarrera” ikasgaia izango dute eta bigarren mailan ikerketa proiektua aurkeztuko dute

2018/09/10

Roberto Pérez Elorza, Director General de Educación en la apertura del Bachiller de investigación

Valle del Ebro Bigarren Hezkuntzako Institutuko 30 ikaslek Ikerketa Batxilergoko (I+) ikasketak hasi dituzte, lehenengoz. Batxilergoko ohiko lerroetan lantzen diren ikasgaiekin batera “Ikerketarako sarrera” ikasgaia izango dute, hartara ikerketarako ezagutzak eskuratuko dituzte.

Ikasleen artean ikerketetarako bokazioa bultzatzea du helburuetariko bat Ikerketarako batxilergoak (I+). Modu honetara, batxilergoan ohikoak dituzten ikasgaiekin batera, urteko lehenengo hiruhilekoan, eta eskola orduetatik kanpo, Ikerketarako sarrera ikasgaia izango dute ikasleek. Modu atsegin eta praktiko batean ikerketarako metodologia ezagutzeko aukera izango dute eta, ondoren, ikerketa proiektua garatzeko aukera izango dute, tutore batek lagundurik; lan hori, gainera, batxilergoko bigarren mailan aurkeztuko dute. Hori garatu ahal izateko, eta ikerketa modu zein azterketetan sakontzeko, klase praktikoak, laborategian esperimentuak, irteerak nahiz sormen-ekintzak garatuko dituzte.

 

Praktika horiek egin ahal izateko Valle del Ebro hainbat hitzarmenak sinatu ditu hurrengoekin: Tuterako Udalearekin lotutako elkarteak, Tuterako Osasun Arloa, Reina Sofia Erietxea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UHUN, Comunidad de Bardenas zein CNTA; elkarlanerako eta ikerketa-lanak burutzeko hitzarmenak, alegia.

 

Gaur bertan aurkeztu dituzte ikasketa berri hauek Valle del Ebro BHI ikastetxean egindako ekitaldian. Han izan dira Hezkuntzako zuzendari nagusi Roberto Pérez, Valle del Ebro BHIko zuzendari Izaskun Ciriza, Tuterako alkate Eneko Larrarte eta gazte ikerlarien lehiaketako UNEDko zuzendari zientifiko Jesús Jordá. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Francisco Etxeberria ere egotekoa zen, baina azken orduan ezin izan da agertu. Gainera, Carmen Aguirre, María Compés eta Mario Sanz, Valle del Ebro BHIko ikasleek “Enterramientos en decúbito prono de la Iglesia de San Nicolás en Tudela” ikerketa-lana aurkeztu dute.

 

 

Roberto Perez Elortza Hezkuntzako zuzendari orokorrak, Batxilergoa martxan jartzeko irakasleek eginiko lana eta adierazitako konpromisoa nabarmendu ditu eta gaineratu duenez, “gure parte hartze metodologiak indartzeko helburuarekin zeharo betetzen du Batxilergo honek, baita aniztasunari arreta eta inklusioaren helburuekin ere. Gainera, agerian uzten du ikerketaren jardunak gizarteari itzultzen dizkion onurak”.

 

Izaskun Ciriza, IES Valle del Ebro ikastetxeko zuzendariak, bestalde, proiektu honi hainbat entitatek emandako babesa azpimarratu du eta familia zein ikasleentzat esker oneko hitzak izan ditu hastear den ikasketetan jarritako konfiantzagatik. Zentzu horretan mintzatu da Eneko Larrarte Tuterako alkatea ere; ikasleei zuzendu zaie “etxeko lan bat ere baduzue: inguratzen zaituen errealitatea hobetzeko ardura ere zuena da”.

 

Metodologia berriak

 

I+ Ikerketa Batxilergoaren garapenarekin batera, Tuterako ikastetxe honek metodologia berriak sustatuko ditu. Baita ikasketa prozesu parte-hartzaileak eta proiektuka lan egiteko prozedurak ere. Metodologia hauen bitartez, ikaslea da ikasketaren protagonista. Gazteari proiektu bat izendatuko zaio. Arazo edo egoera bati irtenbidea topatu beharko dio eskura dituen baliabideak erabiliz. Irakasleei modu praktikoan lan egiteko aukera ematen die, sistema esperimentalen bitartez lan didaktikoa jarduera zientifikora eramanez.