angle-left Nafarroako IX. Speeling Bee ekimenean 20 ikastetxek parte hartu dute

Iruñeko Planetarioan izandako edizioan hiru neska izan dira garaile

2019/05/15

 

 

 

 

 

 

Nafarroako 21 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. Eta 6. Mailako ikasleak, 9 publiko eta 12 itunpeko, aritu dira gaur goizean Planetarioan Spelling Bee lehiaketaren 9. Edizioan. Ingelesa era dibertigarriago batean ikastea sustatzen du ekimenak.

 

Lehiaketan ikasleek 500 hitz letreiatu behar izan dituzten Cambridge unibertsitateko Starters, Movers eta Flyers azterketa ofizialetan agertutako hitz-zerrendetatik hartutakoak. Aurten parte hartu duten ikastetxeak  Ermitagaña, San Juan de la Cadena, Cardenal Ilundain, José María Huarte, Rochapea, La Compasión Escolapios, San Ignacio, Irabia-Izaga, Teresianas, San Cernin, Liceo Monjardín, Miravalles-El Redín, El Huerto, Regina Pacis, Larraona, Jesuitinas, Maristas de Pamplona / Iruña y eSanta Luisa de Marillac de Barañáin / Barañain, Añorbe, Nuestra Señora del Rosario de Sartaguda, San Francisco Javier de Mendavia, Santa Ana de Buñuel eta Otero de Navascués (Cintruénigo).

 

Oraingo honetan Irabia-Izaga ikastetxeko 6. mailako Amalia Santos Hermoso de Mendoza izan da lehenengoa; bigarren, Liceo Monjardín ikastetxeko 6. mailako Erika Calugari Neiceva; hirugarren, San Cernin ikastetxeko 6. mailako Isabel Riaño Loredo.