angle-left Lanbide Heziketako 23 ikaslek Europako enpresetan hasiko dute ikasturtea

Erasmus + programaren baitan praktikak egingo dituzte Italia, Finlandia, Erresuma Batua eta Alemanian

2018/09/07

Bidaia egin aurretik formazioa egin dute Hezkuntza departamentuan

Lanbide Heziketako 23 ikaslek datozen egunotan Europarako bidea hartuko dute hiri ezberdinetan lan praktikak egiteko. Erasmus + programaren baitan eta zikloaren arabera hiru eta bi hilabete zein bi asteko egonaldiak egingo dituzte: 11 ikasle Turinera joango dira, 8 Florentziara, 2 Alemaniara, 1 Finanldiara eta beste bat Erresuma Batura. 

Datozen egunotan nafarroatik irtengo diren 23 ikasle hauek ikasturte honetan zehar Europako herrialdeetan praktikak egingo dituzten 200 ikasleetatik aurrenekoak izango dira. Ikaslegoak praktikak egingo ditu arlo ezberdinetako sektoreetan, hala nola, sistema mikroinformatikoak eta sareak, ebanisteria artistikoa, gizarte integrazioa, haur hezkuntza, obren proiektu eta zuzendaritza, kirol eta ariketa fisikoen zuzendaritza, administrazioa, ileapaingintza eta kosmetika, klimatizazioa, automobilen elektromekanika, mekatronika industriala, medikuntza nuklearra, basoen eta ingurumenaren gestioa, aho-hortzetako Osasuna, eraikuntza proiektuak, argazkilaritza eta elektromekanika.

Gainera, 50 irakasleek ere Europako ikastetxeetan egonaldiak egingo dituzte hezkuntza duala, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza zein berrikuntza arloetan burutzen dituzten ekimenak ezagutzeko. Aurten, astebeteko egonaldietan 50 bat irakasleek parte hartuko dutela aurreikusten da.

Erasmus + programak Lanbide Heziketako ikasleei Europako herrialde ezberdinetan egonaldiak egiteko aukera eskaintzen die, beste kultura zein lan eta gizarte ohiturak ezagutzeko ateak zabalduz. Modu honetara, etorkizuneko profesionalak izango diren ikasleek hizkuntza zein ezagutza teknikoak hobetzeko aukera izaten dute, beraien lanerako gaitasunak hobetuz, eta etorkizunean lan-munduan txertatzeko aukerak gehituz, bai Nafarroan zein egonaldiak egin dituzten herrialdeetan.

Lanbide Heziketako 2017-2020 Plan Estrategikoaren helburuetako bat da ikasle zein irakasleen mugikortasuna erraztu, eta gardentasun zein gaitasunen errekonozimendua bultzatzea. Egun, Nafarroako Lanbide Heziketako 20 ikastetxek Erasmus Karta dute, gainera 22 ikastetxek Nazioartekotze Plana dute eta Erasmus+ kalitate karta bi ditu Hezkuntza departamentuak. Gainera, 1.403 hitzarmen adostu dira enpresa kolaboratzaileekin 20 herrialde ezberdinetan formazio praktikak egin ahal izateko.

Egonaldi hauek duten ezaugarri nagusienetarikoa da ikaslegoak lan-munduan duen txertatze indizea. Izan ere, ikasleen gehiengoak praktikak egin dituen herrialdean lan eskaintza bat izan ohi du. Bestalde, Nafarroako enpresa elkarteak jakitun dira geroz eta nazioartekoagoa den lan-munduan hizkuntza zein bestelako ezagutzak eskuratzeak duen garrantziaz eta hortaz Europako Batasunean formazioa zabaltzeko programa hauek babesten dituzte.

Pasa den ikasturtean 2017/2018an, 135 ikaslek egin zituzten Europan egonaldiak: 48k Italian, 20 Erresuma Batuan, 22 Portugalen, 9 Frantzian, 7 Irlandan, 6 Polonian, 6 Alemanian, 4 Eslovaquia eta 3 Holandan.