angle-left 2020ko deialdi BAKARRA Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko.

2019/11/21

Aurten deialdi bakarra izanen da Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) erdiesteko.

Matrikula-epea azaroaren 25etik abenduaren 19ra izanen da.

 

Probak egiteko interesa dutenek izena eman dezakete Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruñea), goizeko 08:30etik 14:30era.


Hautagai bakoitzak 26 euro ordaindu beharko ditu (13 euro lehen kategoriako familia ugariaren kasuan) azterketa-eskubideengatik. Matrikula doakoa izanen da bigarren kategoriako familia ugariko kideentzat.


Hiru proba dira: Atariko Proba, Proba Idatzia eta Ahozko Proba.


- Atariko Probak test erako 80 galdera izango ditu. Horren bidez, hizkuntza baliabideen ezagutza eta entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatuko dira.


- Proba Idatziak bi ataza ditu: bi idazlan, bata 180 hitzekoa eta bestea 250 hitzekoa, gutxienez.


- Ahozko Probak bi ataza ditu: 5 minutuko testu baten azalpena, eta 10 minutuko solasaldia.

Hiru probak gainditu behar dira agiria lortzeko.


Argibide gehiago nahi izanez gero, jo webgune hauetara:

www.ega.navarra.es

www.navarra.es

Kontaktua: Leire Zabaltza
Mezu elektronikoak: EGA@navarra.es
Telefonoa:848 426 613 / 848 426 593