angle-left Mugaren alde bietako proiektua dute Urdazubi-Zugarramurdiko ikasleek

"Emazu Eskua" proiektuak mugaz-gainekoeskolen arteko trukaketak bultzatzen ditu.

2018/10/08

Jean-Moulin eskola

Proiektu pedagogiko honek eskolak harremanetan jartzen ditu eta bide batez trukaketak hizkuntzekin eta kulturarekin ere egiten dira. Era honetan, euskararen erabilera sustatu egiten da, ikasle eta irakasleen arteko  harreman berriak sortu eta proiektu elkarrekin garatzen dituzte.

 

lkasturte bukaeran bi eskolek egun bat edo egonaldi bat pasatuko dute lparraldean eta beste bat Hegoaldean. Klase bakoitzak egun hori antolatuko du bere herrian (bisitak, jokoak, ibilaldiak, bazkaria...).