angle-left Uxueko ikastetxe publikoari eman diote Garapenerako Hezkuntza Vicente Ferrer saria

Maria Solana Kontseilaria izan da sari banaketan, Uxueko alkatearekin batera

2017/10/20

Aitor Lakasta (Bizikidetza zuzendaria), Maria Solana (Hezkuntza Kontseilaria), Jordi Folgado (Fudanción Vicente Ferrer), Esther Leza (saritua), Ruben Sanchez (Uxueko alkatea, Jon Ijurko Urruzola (Uxueko irakasle).

Uxueko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari eman diote “Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntza saria, Nazioarteko Kooperazio Agentziaren saria, beste 15 ikastetxerekin batera.

Ikastetxeko irakasle eta zuzendari Esther Leza Ongayk jaso du diploma eta ekitaldian izan dira Hezkuntza kontseilari María Solana eta Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Bizikidetza zerbitzu-zuzendari Aitor Lakasta, Uxueko alkate Ruben Sanchez.

Bihar bertan, saritutako ikastetxeetako bina ordezkari Senegalera joango dira Elkartrukatze eta Garapenerako Praktika Onen Formazio seminarioan parte hartzera, euren hezkuntza esperientziak elkartrukatu eta Kooperazio Agentziaren lanaren berri izateko.

Vicente Ferrer Garapenerako Hezkuntza saria AECIDek antolatzen du, eta bere helburua da iritzi kritikoa garatzea eta parte hartzea sustatzea hezkuntza ekimen, proiektu edo programen bidez, ikasleen artean elkartasuna eta pobreziari aurre egiteko konpromisoa eta parte hartzea sustatzeko.

Uxueko ikastetxeak ikasle talde txikia du eta Hezkuntza departamenduak sustatzen duen Eskola Solidarioak proiektuan parte hartzen du, Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakudenarekin elkarlanean. Eskola zuzendari Esther Lezak sustatu duen proiektuak ikasteko metodologiak sustatzen ditu proiektuetan oinarrituta. Zehazki,   “Mapa bat eskolan” izeneko proiektuaren asmoa sortu zen herriko plazan gorpuzki batzuk agertu zirenean. Hala, hainbat mundu lotzeko baliatu zuen, batetik “Mugarik gabeko Eskubideak” proiektuarekin eta, bestetik, ikasturtean zehar abiarazitako beste hainbat egitasmorekin.