angle-left Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen kontzertua

2023/11/03

Kondestable jauregiko kontzertu aretoa. Kale Nagusia 2, Iruñea

2023ko azaroaren 3an (Ostirala) 19:30etan

Azaroaren 3an, Bilboko Udal Txistulari Banda eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren arteko hitzarmenari esker, Iruñeako Kondestable Jauregiko kontzertu aretoan ekitaldi berezia eskeiniko da, Ane Telletxea, Uxue Ardanaz eta Inar Lezaun Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleekin batera.

19:30etan Txistulari boskote bilbotarra kontzertu aretoko eszenatokira igoko da nafar ikasleak lagun dituztela, Euskal musika tradizionala eta gaur egungoa bateratzen duen programa bat eskeiniz. Oinkari dantza taldearekin batera ariko dira, “Haziak Eroan” ikuskizunarekin. Aforo mugatua izango da doako sarrerarekin.

Gorka Zabaletaren gidaritzapean, Bilboko Udal Txistulari Bandak kutsu tradizionaleko Bonifacio Laskurainen “Bihotzez” kontrapasa, Joakin Iruretagoienaren “Jeolimo” Idiarena, Tomas Garbizuren “Baztan”, Hilario Olazaranen “Baztan”eta estilo berritzaileagoko Jagoba Astiazaranen “Arineketan” eta Kepa Junkeraren “Muskerraren Baltsa” barne dituen programa berezia eskainiko digu.

Bilboko Udal Txistulari Banda, munduko danbolintero talde profesional bakarrenetarikoa izanik, erdiaroko ministrilen eta juglarren testigantza bizia dira. Egun, txistuak izan duen garapen handiaren eredu garbia kontsidera genezake talde hau.

Hitzarmen honen helburu nagusia banda profesional eta bestelako taldeen arteko elkarlana bultzatzea da. Ikasle gazteentzako benetan esperientzia aberasgarria sortuz.

Zuzendaria: Gorka Zabaleta

Bilboko Udal Txistulari Bandako partaideak

1. Txistua: Gorka Zabaleta

2. Txistua: Idoia Kareaga

Silboteak: Peio Irigoyen eta Sabin Bikandi

Perkusioa: Asier García

Kolaboratzaileak: Ane Telletxea, Inar Lezaun eta Uxue Ardanaz