angle-left XXXIV. Olinpiada Kimikoa Nafarroan 2021

Izena emateko epea martxoaren 5ean bukatuko da.

2021/03/04

Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkargo Ofizialak, Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkarteak eta Kimikako Errege Elkarteak XXXIV. Olinpiada Kimikoa 2021 antolatu dute Nafarroan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultatearen laguntzarekin.

Proba martxoaren 10ean eginen da, 16:30etik 20:30era, Nafarroako Unibertsitateko Liburutegia handitzeko eraikineko 17. gelan.

Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiei zuzenduta dago deialdi hau. Parte hartzeko, izena emateko formulario bat bete beharko dute. Formulario hori posta elektronikoz edo ohiko postaz bidali beharko dute Kimikarien Elkargo Ofizialera (Tenor Fleta etorbidea, 40, 1., 3. solairua, 50007 Zaragoza). Gaian "Olinpiada kimikoa" jarri.

Izena emateko epea martxoaren 5ean (ostirala) amaituko da eta doakoa da.

Probek bi zati izanen dituzte: bata, erantzun anitzeko test motako teorikoa, erantzun okerren balorazioarekin, eta bestea, problemak eta galderak ebazteko.

 

Hauek dira sariak:

Unibertsitateko barruti edo autonomia bakoitzeko hiru sailkapen egingo dira, eta 2021eko apirilaren 30ean telematikoki egingo den Olinpiada Kimikoaren Fase Nazionalean parte hartuko dute.

Fase Nazionalean ondoen sailkatuta dauden lau lagunek Kimikako Nazioarteko eta Iberoamerikako Olinpiadetan parte hartuko dute.

 

Olinpiadaren oinarriak eta informazio xehea ikusi nahi badituzu, jo esteka honetara:

Kontaktua: Colegio Oficial de Químicos de Aragón y Navarra
Mezu elektronikoak: secretaria@quimicosaragonnavarra.org
Telefonoa:http://www.quimicosaragonavarra.org/olimpiada.html