angle-left Zain dezagun planeta!

Jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean parte hartzen duten ikastetxeak izan dira gaur Hezkuntza departamentuan. Euren proiektuak aurkeztu ostean, agiriak banatu dizkie Hezkuntza kontseilariak.

2017/06/09

Talde argazkia atera dute ikasteek Solana kontseilariarekin

Jasangarritasunaren alde lanean ari diren Nafarroako ikastetxeek "Zain dezaegun planeta" jardunaldietan parte hartu dute Hezkuntza departamentuan. Besteak beste, 8 ikastetxek garatu dituzten proiektuak ezagutzeko aukera egon da, eta nola ez antolatutako taillerretan parte hartzeko ere.

 

 

Proiektuen aurkezpen ostean, Hezkuntza kontseilari Maria Solanak agiri banaketan parte hartu dueta eskertu egin die ikasle eta irakasle guztiei ingurumenaren aldeko era horretako ekimenetan parte hartzea. Hitz egin die ikasleei ekitaldiaren amaieran eta esan dienez, "zuek, gazteek, baduzue zeresana eta zeregina ingurumenaren alde aritzeko eta munduan hartzen ari diren planetaren osasunaren eta, beraz, bere etorkizunaren, kontra. Etorkizuna zuena da eta ama-lurrarekiko zuen elkartasuna eta konpromisoa erakutsi diguzuelako, eskerrik asko! Ingurumenari buruzko zuen proiektuak aldaketa txikien isla badira ere guztien batuketak aldaketa handiekin amets egiten laguntzen digu".

Agurrean talde argazkia atera dute Hezkuntza departamentuko patioan.

Kontaktua: Kabinetea
Mezu elektronikoak: gabinete.educacion@navarra.es