angle-left Zubiartek helduentzako euskara ikastaroetarako matrikula epea ireki du, EUSKARAtu BIZITZA lelopean

Datorren 2021-2022 ikasturtean Euskategi publikora joan nahi dutenek ekainaren 20ra arte izena eman dezakete

2021/05/31

camera_altDeskargatu irudiacollectionsIrudi galeria

Huarteko Zubiarte euskaltegi publikoak bihar, hilak 1, 2021-2022 ikasturterako helduentzako euskara ikasteko ikastaroetan lehen matrikula epea irekiko du. Interesatuek ekainaren 20ra arte izena eman dezakete.

Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu.

Aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntzakoak goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan dira. Txandaka joateko aukera dute ikasleek. Halaber, Mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 mailan. Hainbat kanpo-talde ere baditu.

2021/2022 ikasturterako eskaintza zabaldu du euskaltegi publikoak: ikas-prozesu osoa online egiteko aukera izanen da. Bi saio online astero, ordutegi jakin batean,  edo mintza saioa online autoikaskuntza modalitatean.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.

Informazio osoa euskaltegiaren weborrian. Izen-ematea on-line egingo da. Modu presentzialean egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.