angle-left Euskaraz bizitzeko egonaldiak programa 2019-20 ikasturterako

2019/09/12

 

Hizkuntza murgiltze programan honen helburua da ikasleen komunikazio gaitasunak handitzea, erabileraren testuinguru naturaleko jardueren bitartez.

Hezkuntza Departamentuak 1.050 toki eskainiko ditu A, B eta D ereduetako ikasleek parte har dezaten. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4.era bitarteko ikasleentzat da eskaintza.

Arantzako Aterpe eta Beintza-Labaiengo Orbela aterpeetan eginen dituzte, bost edo hiru egunez. Bost eguneko egonaldiek izanen dute lehentasuna.

A eredua: ikasle gutxi dituzten ikastetxeek beste ikastetxe batekin edo batzuekin batera egin ahalko dute eskaera taldea osatzeko.

Aurten deialdi bakarra izanen da eta udazken nahiz udaberriko txandak irailaren bukaeran esleituko dira. Eskaerak egiteko epea irailaren 20an bukatuko da, 15:00etan. Eskaera egiteko lotura HEMEN duzu.

Ikusi BIDEOA

INFO+

Kontaktua: Ana Unanue Serrano
Mezu elektronikoak: aunanues@navarra.es
Telefonoa:848 42 63 99 / 848 42 65 93