angle-left Apirilaren 20an hasiko da Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioak antolatutako “Erronka berrietarako curriculum berria” foroa

2021/04/19

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak bigarren foroa antolatu du gure hezkuntza-sistemak behar duen curriculumaren inguruan, Curriculum berria erronka berrietarako izenburupean.

Lau hausnarketa-saio antolatu dira linean, apirilaren 20an, 21ean, 26an eta 28an, 17:00etatik 19:00etara. Irekiak izango dira Youtuben, eta lau interesgune izango dituzte ardatz: curriculumaren eraldaketa; digitalizazioa eta teknologia; irakasleen prestakuntza, irakaskuntza-taldeak eta ikastetxeen autonomia; eta eskola-antolaketa, denborak eta espazioak.

Eztabaida irekian eta programa kontsultatzeko web gunerako esteka hau da: https://curriculo.educacion.es