angle-left “English Week at School” 2022ko udaberria

2021/10/08

English Week at School” hizkuntzan murgiltzeko programa ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, 2021eko irailetik abendura.

20 txanda antolatuko dira, bakoitza gehienez ere 8 taldekoa. Talde bakoitzean gutxi gorabehera 15 ikasle izanen direnez, guztira 120 bat ikasle egonen dira txanda bakoitzean. 2022ko urtarriletik ekainera bitarte, guztira 19.200 ikasle inguru arituko dira programa honetan. Egonaldi bakoitza 5 egunekoa izanen da, astelehenetik ostiralera (jaiegunen ondoriozko salbuespenak kenduta), goizeko ordutegian. Egonaldian ikasleak Nafarroako beren ikastetxean egonen dira, eta espazio irekiak ere erabiliko dituzte.

Plan hau gauzatuko da baldin eta ez badira aldatzen COVID-19aren ondorioz ezarritako neurriak eta 1. Egoerari eusten bazaio, honako protokolo honi jarraikiz: Hezkuntza jarduera presentziala aurrera eramateko prebentzio eta antolaketa protokoloa 2021-2022 ikasturterako. Egoera aldatuko balitz, ordezko plan bat eskaini ahalko litzateke.

Programan, eskolako jarduerak ez ezik, bestelakoak ere izanen dira, hala nola kirolak, aisialdiko jarduerak eta lantegiak.

Ikasleek ez diote ezer ordaindu beharko Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari.

2022ko azaroaren 2ko gaueko 00:00etan bukatuko da eskaera egiteko epea.

Eskabidea Google Drive-ko inprimakiaren bidez igorriko da, helbide honetan.

Info guztia

 

Kontaktua: Adriana Goenaga Ruiz de Zuazu

Mezu elektronikoak: englishweek@educacion.navarra.es

Telefonoa:848426721