angle-left Haur eta Lehen Hezkuntzako 15 ikastetxe berri batu dira Laguntza programara

2024/09/12

24/25 ikasturtea hasi da Laguntza Programasartuko diren Haur eta Lehen Hezkuntzako 15 ikastetxe berriei ongietorria emanez. Gaur goizean izan da 24/25 ikasturtetik aurrera programa osatuko duten 15 ikastetxe berrien talde eragileekin lehen topaketa. Topaketa honetan azalpen labur bat eman da Laguntza programa zer den eta ikasturte hauetan zehar eman zaion begirada berriari buruz, helburuak ondo zehazteaz gain. Bestalde, Laguntza zentro batek ikastetxean tratu onaren kultura sustatzeko kontuan hartu beharko lituzkeen neurriak eta ekintzak nabarmendu dira.

Saioa amaitzeko, talde eragile gisa bete beharko dituzten funtzioak definitu dira. Hezkuntza-komunitatearen arteko tratu ona errazteko hartutako konpromisoa ere gogoratuz, eta, azkenik, formakuntza daten eta jasoko dituzten ziurtagirien berri eman da. Ilusioz beteriko jardunaldia izan da, eta espero dezagun ikastetxeek, Laguntza Programa ezartzen jarraituko duten hiru ikasturtetan zehar mantentzea.

Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitzatik, eskerrak eman nahi dizkiegu bizikidetzaren alde lanean jarraitzeko apostua egin duten ikastetxe guztiei.