IRAKASLEENTZAKO INGELES IKASTAROAK 2025-26 - Dpto
2025/09/04
Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzetan hizkuntza-gaitasunak duen errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez, eta, horren ondorioz, berariazko ikastaroak sortu ditu Hezkuntza Departamentuak.
2025-26 ikasturterako honako ikaskuntza-modalitate hauek eskaini dira:
- Aleman, ingeles eta frantses plazen erreserba Iruñeako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIP-IHEO). B2.1, B2.2 eta C1 mailak.
- Aleman, ingeles eta frantses plazen erreserba Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIT). B2.1, B2.2 eta C1 mailak.
- B2 eta C1 mailetako irakasleentzako ingeleseko ikastaroak Altsasun, Corellan, Lekarozen, San Adrianen eta Tafallan, irakasleentzako formakuntza webgunean argitaratuak.
- Gainera, ikasle mota guztientzako urrutiko modalitatean, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (EOIDNA) Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren That´s English eta EXAM PREP programen ikastaroak ematen dira.