"Irakaskuntza Elebidunaren Ebaluazio Nazionala Espainian" ikerketaren aurkezpena. - Dpto
2026/03/27
Ikasleek programa elebidunetan duten gaitasunari buruzko azterlan batek emaitza sendoak erakusten ditu Nafarroan, eta geletan hizkuntza akademikoaren erabilera indartzen jarraitzeko gako berriak ematen ditu.
Irakaskuntza Elebiduna Elkarteak sustatzen du ikerketa, eta agerian uzten du komunitatean lortutako errendimendu handia, eta sakon aztertzen ditu ulermena, irakurketa, idazketa eta ahozko adierazpena hezkuntzako funtsezko uneetan, hala nola Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren amaieran. Hizkuntza akademikoaren garapena ardatz hartuta, ikerketak ikasleek garatutako gaitasunen ikuspegi zehatza ematen du, eta programa elebidunen arrakasta finkatzeko hobekuntza-bide berriak adierazten ditu.
Aurkezpena astelehenean, martxoaren 30ean, izango da, 18:00etan, Basoko BHIn. Etortzekoa bazara, jakinarazi, mesedez, esteka honetan.