𝗜𝗩. 𝗦𝗞𝗢𝗟𝗔𝗚𝗨𝗡 𝗷𝗮𝗿𝗱𝘂𝗻𝗮𝗹𝗱𝗶𝗮 - Dpto
2026/04/17
🗓️Apirilak 25, larunbata
🕗08:45etik 14:00etara
📍Nafarroako Medikuen Elkargoko Areto Nagusia Iruñean
SKOLAGUN jardunaldia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Berdintasun eta Bizikidetza Atalaren ekimena da. Horren bidez, Skolae eta Laguntza programen sentsibilizazio eta esku-hartze arloei lotutako prestakuntza-jardunaldiak garatzen dira.
Aurreko edizioetan pornografia, sexu-abusua eta maskulinitatea bezalako gaiak jorratu ziren. Aurten, IV. Jardunaldiak "Indarkeria Estetikoak. Sistemak proposatutakogorputz eredutik, sistema berak (edo horrek eraginda norberak), egindako indarkeriara".
Gai horri heltzeko motibazioa da pertsona askok, batez ere nerabe eta gazteek, ondoeza dutela, nagusi diren kanon estetikoekin bat ez datorren gorpuztasun-bizipenari lotuta. Errealitate horren aurrean, uste dugu garrantzitsua dela gogoeta egitea, bai kanon horien jatorriari eta ondorioei buruz, bai kanonen eragina eta sortzen duten ezinegona arintzeko egin daitezkeen jarduerei buruz.
Lau eduki landuko dira bereziki:
▪️Presio estetikoa sare sozialetan
▪️elikadura-nahasmenduak, konparazio-gatazken ondorio gisa, eta autopertzepzio
▪️gordofobia, nahigabeko eta zehatutako alteritate gisa.
▪️Gymbroen fenomenoa gorputz- eta gizarte-identitate berri gisa.
Jardunaldia irekia eta doakoa da, EDUCAren bidez izena eman ondoren irakasleentzat eta hurrengo estekan gainerakoentzat.
https://forms.gle/p7vrXjgpba64zCkn8