Eskola Jasangarrien IV Jardunaldia - Dpto
2026/04/24
Ama Lurraren Nazioarteko Egunean, apirilaren 22an, eskola jasangarrien IV jardunaldia. 200 pertsona baino gehiago bildu dira Berriozarren, ikasleen, irakasleen eta ingurumen-hezkuntzako teknikarien artean, ikasturte honetan Nafarroa osoko ikastetxeetan egin diren lanak erakusteko. Esperientzia trukatzeaz gain, tailerrak, manifestu bat eta podcast bat egin dira.
Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da ekimen hau, funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan iraunkortasunerako eta ingurumenerako hezkuntza bultzatzeko.

