Actualidad - Dpto
Hezkuntza Departamentuak baimena ematen die 83 ikastetxeri eskola-jardunaldi jarraitua eta malgua ezartzeko prozedura hasteko
Horietatik 80k eskola-jardunaldi jarraitua proposatzen dute, eta 3k, lanaldi malgua
2021/11/10
Hezkuntza Departamentuak baimena eman du Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko 83 ikastetxe publiko eta pribatu itunduk aurkeztutako eskaerak, 2021-2022 (2022ko urtarriletik aurrera) eta 2022-2023 ikasturteetarako eskola lanaldi jarraitua eta eskola lanaldi malgua modu esperimentalean ezartzeko prozedura hasteko.
Zehazki, lanaldi jarraitua ezartzeko prozesuari ekiteko baimena eman die sailak 71 ikastetxeri. Halaber, lanaldi malgua ezarri nahi duten 3 ikastetxeek (Zumadia de Abárzuza, Lizarrako Remontival eta Fontellasko Argia ikastola) hasi ahal izango dute prozedura.
Mutiloako (San Pedro eta Irulegui), Orkoiengo (Auzalar eta San Miguel), Atarrabiako (Lorenzo Goicoa eta Atargi) eta Zizurko (Camino de Santiago, Catalina de Foix eta Erreniega) eskoletako gainerako 9 ikastetxe publikoen kasuan, lanaldi jarraitua betetzeko eskatu dute, eta horren berri ematen zaie.
Hezkuntza Sailak jakinarazi die, lanaldia aldatzeko prozedura onartu duten ikastetxe guztiei, ikastetxeak jantokia eta/edo eskola-garraioa dituenean, jantokia eta/edo eskola-garraioa partekatzen duten ikastetxeekin koordinatuta jarraituko dutela bermatu beharko dela, eta ezingo direla zerbitzu osagarrien ordutegiak aldatu, horien eta garraioaren esleipen-hartzailearen plangintzaren kaltetan.
Halaber, gogorarazten zaie eskolaz kanpoko jarduerak egiteko zehaztutako egunetan, garraioa bukatutakoan aterako dela.
Ekainean eta irailean, eta eskolaz kanpoko jarduerarik ez dagoen asteko egunean, bidaia bakarra egin ahal izateko, beste hezkuntza-etapa batzuk ematen dituzten ikastetxeekin eskola-garraioa partekatzen duten ikastetxeetan (ibilbide sinplea, bidaia bakarra, ikasle guztiek aldi berean ibilgailua partekatuz), haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleek diruz lagundutako eskola-jantokiko zerbitzua erabili beharko dute.
Garraio-ibilbidea institutu batekin partekatzen bada (ibilbide bikoitza, bi bidaia bereizirekin, eta bidaia batean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta beste bidaia batean Bigarren Hezkuntza/Batxilergoa/LH), Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko du ordutegia, bidaia bikoitza egin ahal izateko (klaseak bukatzean irten, jan gabe; edo bazkaldu ondoren irten, diruz lagunduta).
Ikastetxe bakoitzak prestatuko duen lanaldi jarraitua edo malgua ezartzeko proiektuak bozketa hirukoitza gainditu behar du (irakasleak, Eskola Kontseilua eta ikasleen errolda osoa). Hezkuntza Departamentuak erabiltzen duen gutxi gorabeherako egutegiaren arabera, botazioak abenduaren hasieran eginen dira.
Kontsultatu hemen baimendutako zentroen zerrenda.