Información general APD - Dpto
Informazio orokorra - Onarpena - APDko sarbidea - Hezkuntza eskaintza - Tituluen zerrenda
Kontaktua: Lanbide Heziketaren Antolamendu eta Ebaluaziorako Atala
Mezu elektronikoak: ordenafp@navarra.es
Telefonoa: 848 426628 - 848 426036
Arte Plastiko eta Diseinuko zikloei buruzko informazio orokorra
Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzak heziketa-zikloetan antolatzen dira, hezkuntza-mailen arabera. Ziklo horiek jarduera profesional eta artistiko baterako prestatzen dituzte ikasleak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbideetan kualifikatuta jarduteko gaitzen dituzte.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzen zikloak lanbide-arloatan dira, eta hezkuntza-mailen arabera antolatzen dira; hezkuntza-maila bakoitza kualifikazio profesional eta artistiko maila bati dagokio. Heziketa-ziklo bakoitza prestakuntza-modulu izeneko orakasgaiek osatzen dute, eta horiekin lotutako eduki teorikoak, praktikoak eta artistikoak dituzte. Heziketa-ziklo guztiek Enpresa, Estudio eta Tailerretako Prestakuntza Praktikoaren Fasea barne hartzen dute. Fase hori enpresetan, erakundeetan, administrazioetan, estudioetan eta tailerretan garatzen da oso-osorik, zikloko arte-,ekoizpen- eta zerbitzu-sektorearen lan- eta arte-eremuan.
Goi-mailako zikloak. Arte Plastikoetako eta dIseinuko goi-mailako teknikariaren titulua lortzen da.
Erdi-mailak zikloak. Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua lortzen da.