Arte ikasketak

Arte ikasketen xedea da ikasleei kalitateko arte prestakuntza ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Kontaktua: Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: 848 42 69 73

Arte plastikoak eta diseinua - Goi maila

Goi mailako heziketa zikloko ikasketek urtebete eta bi urte bitarteko iraupena izaten dute eta goi mailako teknikari titulua lortzea ahalbidetzen dute. Ziklo horien helburua da gaitasun eta prestakuntza handiagoa izanen duten profesionalak prestatzea, lanbide sektore bakoitzerako. Horretarako, espezialitate bakoitzeko alderdi teknikoak menperatzeaz gain, lanbide sektorearen ikuspegi zabalagoa lortzen da.

Zikloak

Sarrera

 

Zikloak

Familia Profesional Artística de Escultura

 

Familia Profesional Artística de Escultura

 

Familia Profesional Artística de Comunicación Gráfica y Audiovisual

 

Familia Profesional Artística de Comunicación Gráfica y Audiovisual

 

Familia Profesional Artística de Artes Aplicadas al Libro

 

Familia Profesional Artística de Diseño de Interiores

 

Familia Profesional Artística de Diseño industrial

 

 

Sarrera

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko bi bide daude:

Sarbide zuzena

Batxilergo titulua izan behar duzu.

Proba bidezko sarbidea

Betebeharrak:

  • Eskaturiko ikasketa titulurik ez izatea (Batxilergoa).
  • Proba egiten den urtean 19 urte beterik izatea.
  • 18 urte izatea eta Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea, zein arlotan sartu nahi den, harekin zerikusia duen bat.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiaztatu beharko du Batxilergoko helburuekiko heldutasuna, eta baita dagokion lanbide arloan dituen gaitasunak ere.

Ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzentzen zaie: zuzenean sartzeko beharrezkoa den titulazioa ez izatea, Batxilergo titulurik edo baliokiderik ez izatea eta 19 urte izatea edo deialdiaren urtean betetzea, edo 18 urte izatea eta ikasi nahi den tituluarekin lotutako teknikari titulu bat izatea.

Sarbide Probak