Mintzapraktikako laguntzaileak - Dpto
Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355
Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.
Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973
Interesgarria
Mintzapraktikako laguntzaileak
Izangaiak
Jatorriz ingelesak, irlandarrak edo frantziarrak diren pertsonak dira, eta ingeleseko edo frantseseko irakasleei laguntzen diete eskolak ematen ari diren bitartean eta, era berean, ikasleak hizkuntza horietan hitz egitera animatzen dituzte.
Laguntzaileek zortzi hilabetez Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan lan egiten dute eta bertan gehienez ere 14 saio egin behar dituzte astean, gutxienez 50 minutukoak.
Beren lana da hizkuntzako irakasleari eskoletan laguntzea eta materiala ingelesez prestatzeko beharra duten beste irakasle batzuei ere laguntzea (adibidez, atal elebidunetan, eskolak ingelesez eman behar dituen Matematikako irakasleari).

Ikastetxeak
Nafarroako Gobernuko mintzapraktikako laguntzaileen programaren helburua da atzerriko hizkuntzetako irakasleen lana erraztea, hizkuntza horietako alderdi komunikatiboenen ikaskuntza laguntzea eta beste kultura batzuekiko harremana sustatzea. Mintza praktikako laguntzaileak edukitzea haien sorterriaren kultura eta bizimodura hurbiltzeko modua da, eta horrek hizkuntzak ikasteko motibazioa handitzen du.