Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Bachibac

Bachibac programa Espainiako eta Frantziako gobernuek sinatutako akordioaren arabera sortu zen eta Batxilergoko ikasleei aukera ematen die Frantziako Baccalauréat titulua eta Espainiako Batxilergoko titulua aldi berean eskuratzeko, horrela Frantziako zein Espainiako goi mailako ikasketetan sartzea ahalbidetuz.

Bachibac programak bi herrialdeetako ikasleak kanpoko proba baten bidez ebaluatzen ditu, irizpide berberen arabera, eta bi kulturetako prestakuntza eskaintzen die, Frantziako hezkuntza sistemaren hainbat elementu Espainiakoan sartuz.