Nazioarteko batxilergoa

Batxilergoak bi ikasmaila ditu eta aukerakoa da. Helburua da ikasleari prestakuntza eta heldutasuna ematea, adimenaren eta gizatasunaren aldetik.

Kontaktua: Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua
Mezu elektronikoak: soieduca@navarra.es
Telefonoa: 848 426546 / 848 426572 / 848 426544

Eskolatzeari buruzko kontsultak

Familientzako arreta 848 426 617
Administrazioa 848 423 239 / 848 423 238

email: nescolar@navarra.es

Nazioarteko Batxilergoa

Modalitateak

Nafarroan modalitate hauetan eskaintzen da: “Zientzak eta Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak”.

Ikasmailak eta irakasgaiak

Nazioarteko Batxilergoaren diplomaren programa bi urteko hezkuntza programa da. Honako hauek osatzen dute curriculuma: 

  • Enborreko hiru osagai: Ezagutzaren teoria; Monografia; Sormena, Jarduera eta Zerbitzua.
  • Irakasgaien sei talde: Hizkuntza eta Literatura; Hizkuntzak; Banakoak eta Gizarteak; Zientziak; Matematikak; Arteak.

Curriculuma eta araudia

Bi titulazioak lortzen ahal dira ikasleek aldi berean LOMLOE Batxilergoa ikasten baitute.

Kontsultatu Nazioarteko Batxilergoaren Diplomaren Programa esteka honetan:  Web Ofiziala.

35/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzak arautzen dituena.

Irteerak

Nazioarteko Batxilergoaren Diplomaren Programa unibertsitatean sartzeko bide sendoa da. Unibertsitateetan onartua izateko kontuan hartzen dira unibertsitate horien baldintzak. Programa gainditzeak onartua izaten laguntzen ahal du. Irteerak:

Ikastetxeak

Iruñeko Navarro Villoslada BHI (Arcadio María Larraona kalea 3 – T 848 431150)

  • Zientziak eta Teknologia modalitatea
  • Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea

Iruñeko "San Cernin" ikastetxe itundua (Barañaingo etorbidea 3 – T 948 176288)

  • Zientziak eta Teknologia modalitatea

Burlatako "Irabia" ikastetxe itundua (Cintruénigo kalea z.g. - T 948 126222)

  • Zientziak eta Teknologia modalitatea

Iruñeko "San Ignacio" ikastetxe itundua (Francisco Bergamin kalea 30 - T 948 233800)

  • Zientziak eta Teknologia modalitatea