Eskola egutegia

Ikastetxe bakoitzak bere egutegia onesten du arau jakin batzuk oinarri harturik. Hori dela-eta, ikastetxe batetik bestera aldaketak izan daitezke.

Kontaktua: Hezkuntza Departamentua
Mezu elektronikoak: educacion.informacion@navarra.es
Telefonoa: 848 42 65 00

Eskola Egutegia. 2026/2027 eta 2025/2026 Ikasturteak.

2026/2027 Ikasturtea

Araubide Orokorreko Irakaskuntzak:

  • 143/2026 EBAZPENA, martxoaren 31ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira 2026-2027 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetarako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan. 

Lanbide Heziketa / Arte Plastikoak eta Diseinua:

  • 225/2026 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten baitira 2026-2027 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetarako: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloak.

Helduak:

  • 197/2026 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2026-2027 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako eta erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetara sartzeko ikastaroetarako. (Laster argitaratuko da NAOn)

 

2025/2026 Ikasturtea

Araubide Orokorreko Irakaskuntzak:

  • 171/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira 2025-2026 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetarako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan.

Lanbide Heziketa / Arte Plastikoak eta Diseinua

  • 221/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean honako ziklo hauek modalitate presentzialean ematen dituzten ikastetxeetako eskola egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak onartzeko: Lanbide Heziketako Sistemako D graduetako oinarrizko mailako, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak, eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak.
  • 795/2025 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, honako hauek aldatzen dituena: 534/2025 Ebazpena, abuztuaren 4koa eta 221/2025 Ebazpena, apirilaren 14koa.

Helduak:

  • 276/2025 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturteko egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako eta erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetara sartzeko ikastaroetarako.

Hizkuntzak:

  • 320/2025 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2025-2026 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola egutegia prestatzeko.

Musika eta Dantza:

  • 352/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko musikako lanbide irakaskuntzek eta dantzako irakaskuntza ez-arautuek 2025-2026 ikasturtean izanen duten eskola egutegia prestatzeko.